2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

LETXUGEN JARRAIPENA

Kaixo familia!
Oraingoan zuen kolaborazioa eskatzera gatoz. Pasa den ostiralean etxera letxugak eraman genituen, baina ikastolan batzuk utzi genituen. 

Ikastolan geratzen diren letxugen jarraipena denon artean egingo diogu baina bakoitzak bere etxean duenarekin zer gertatzen da?

Proposamen "txiki" batekin gatoz. Letxuga bat nola hasten den imaginatu dezakegu, ikusi dugu nolako txikiak diren eta azkenean merkatuan erosten dugunean nolako tamaina daukaten, baina honen garapena ez dugu (gehienok) sekula ikusi!
Beraz honen jarraipena egitera animatzen zaituztegu!

Horretarako jarraibide batzuk emango dizkizuegu eta zuei gehien gustatzen zaizuena egin dezakezue (nahi izanez gero noski!). 

- Letxugak egun ezberdinetan neurtu ditzazkezue eta gero paper batean apuntatu egun bakoitzean daukan neurria. 

- Letxugean garapena ikusteko egunero (edo bi egunetik edo hiru egunetik behin) argazkia atera dezakezue eta gero inprimatu ostean paper batean ordenatu, edo irakasleoi emailez bidali argazkiak eta guk inprimatuko ditugu eta denon artean hemen ordenatu. 

- Letxuga asko hazten denean nolako entsalada prestatuko duzuen ere erakutsi dezakezue edo eta honen errezeta idatzita ekarri. 

- Letxuga etxeko zein lekutan daukazuen ere adierazi dezakezue eta zergatik jarri duzuen toki horretan eta ez beste toki batean.

- Ea zenbatero ureztatzen duzuen letxuga. 

Edo zuei bururatzen zaizuena egin dezakezue!

Ea denon artean letxugaren hazkuntzaren inguruko "monografiko" txiki bat osatzen dugun.



ESKERRIK ASKO DENOI! 
Guk ikastolatik ere egingo dugu gure ekarpentxoa!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina