2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Gaurkoa egun berezia izan da benetan. Urduritasuna, malkoak, ilusioa, desioak... denak izan dira gaurko protagonista. Geurean izan ditugu Olentzero eta Mari Domingi, beraien magiaz gure irribarreak plazaratzea lortu dutelarik. Opariak ekarri dizkigute eta baita gailetak ere! Oparien artean, mozorroak, margoak, tenperetako tresna ezberdinak, kuboak...kurtso berria indarrez hasteko elementu ezberdin pila bat!

Orain zuen etxeetan ea zerbait iristen zaizuen zain egotea besterik ez zaizue falta, baina horretarako...badakizue...txintxoak izan! eta janari eta edari pixka bat laga Olentzero, Mari Domingi eta Napori!

ONDO PASA GABONAK eta URTE BERRI ON!















AZKEEN ASTEA!

Gabonak iristear daude eta urte honetako ikastola egunak amaituz doaz. Azken aste honetan ere hiru proiektu berri izan ditugu.
Alde batetik, puntuak eta zenbakiak elkartuz gabonetako zuhaitzaren irudia osatu dugu! Gainera gero margotu egin dugu eta dotore gelditu da!


Plastikako gunean olentzeroren irudia hiru dimentsiotan egin dugu! Lehenengo dena margotu dugu, gero moztu eta ondoren plantilan itsatsi ditugu. Lan luzea izan arren emaitza ezinhobeak ikusi ditugu! Begira begira...


Eta zein izan den aste honetako azken proiektua? Ba.... Olentzero eta Mari Domingiri gutuna idaztea! Aste guztian zehar idatzi dugu eta gaur Mari Domingiri eman dizkiogu gure eskutitzak. Zintzoak izan ote gera? Laister jakingo dugu...

2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

GABONETARA GERTURATZEN...

Laister gabonak iritsiko dira eta hori dela eta gure proiektuak gabonekin lotzen hasi gara. Plastikako txokoan, gela girotzeko apaingarri batzuk margotzen ibili gara. Margotu ez ezik, grafomotrizitatea ere landu dugu, bolatxoen barruko puntuak lotuz. Ikusi zein politak gelditzen ari diren!






Irakurketa idazketa guneko proiektua Gorkak aurkeztu digu eta identifikazio jolas bat izan da. Zazpi irudi genituen eta hauek beraien izenarekin lotu behar izan ditugu. Denon artean, pausoz pauso, osatzen joan gara!


Eta azkene proiektua simetria jolasa izan da. Binaka jarri gara, aurrez aurre, eta bietako batek irudi bat osatu du. Irudi hauek egiteko kolore eta neurri ezberdinetako lastoxoak erabili ditugu. Ikusi dugu lastotxoak luzatu eta txikitu egin daitezkela eta baita forma ezberdinak eman ere! Jolas interesgarria izan da eta behin eta berriz egiten aritu gara!






2017(e)ko abenduaren 5(a), asteartea

ASTE HONETAKO PROIEKTU PROPOSAMENAK


Jada UDAZKENA gaiarekin bukatu dugu eta orain NEGUA gaia lantzen hasiko gara. Aste labur honetarako proiektu proposamenak pixka bat ezberdinak izan dira. 
Duela hiru aste zuhaitz bat egin genuen taldeka, kartulinarekin eta gure esku markekin. Zuhaitza etxera eramaterako orduan arazo batekin aurkitu ginen beraz, aste honetan irtenbidea eman diogu eta proiektu proposamenetan erabaki da taldeko nork eramango duen zuhaitza etxera. 

Mate-logika gunean BINGO bat egin dugu, baina zenbakiekin egin beharrean kolore eta forma ezberdinetako elementuekin egin dugu. Horrela taldekide bakoitzak kartoi ezberdin bat izan dugu eta bingo lehenengo egiten duenak zuhaitza etxera eramango du. Batzuoi kostatu egin zaigu ez irabazte hori eta beraz, erabaki dugu blogean Zuhaitzaren txantiloia ipintzea egun hauetan etxean egin nahi izanez gero. Jarraian nola jolastu dugun BINGOra eta argazki batzuk ikusi ahal dituzue: 





Beste proiektua desberdintasunak bilatzean datza. Bertan 10 desberdintasun aurkitu behar izan ditugu: 







 ONDO ONDO PASA ZUBIA!!!






2017(e)ko abenduaren 2(a), larunbata

EUSKARAREN EGUNA, ELURREZ BETEA

Atzo EUSKARAREN eguna ospatu genuen ikastolan. Oso egun berezia izan zen denontzat, bai haurrentzat bai irakasleentzat. 
Goizean psikomotrizitate gelara joan ginen Argitxoren ongi-etorria ikustera. Argitxok esan zigun euskaraz solastuz gero kriseilu barruan zegoen kandela piztuko zela eta... Hala egin zuen! Magia eginez kandela piztu egin zen!

Ondoren gelan pixkat jolastu genuen, baina egia esan... jolasteko denbora zela esan baziguten ere gu leihotik begira egon ginen aho zabalik, mendiak, kaleak, kotxeak... dena zuri zuri zegoen! Zeinen polita! 

Haurrak pozarren eta irakasleak etxera helduko ote ziren beldurrez, baina gure txikitxoek haien etxeak eskaini zizkiguten lo egiteko, etxean lekua sobera omen dute eta gu ere sartzen garela! Beraz irakasleak ere eguna lasaiago pasatu genuen ;-)


Ondoren erdiko aretora atera ginen eta bertan IƱaki Astiazaranek pregoia irakurri zuen, denok txalo zaparrada handi artean agurtu genuen.


Honen ostean bazkaltzera joan ginen eta arratsaldean berriz erdiko aretoan bildu ginen denok. Mailaka dantzan egin zuten eta gu ikusle izan ginen, hala ere esan beharra daukagu, gure txikitxoek haien lekuetan eserita bazeuden ere dantzan ibili zirela! Zeinen gustora denok!

Bukaeran txokolatea bizkotxoekin hartu genuen eta erdiko aretoan geratu ginen jolasten baina... ikasle batzuk tranpa egin eta irakasle bat gelara sartu zenean zerbaiten bila... Hara non aurkitu zituen pila bat haur haien aulkiak hartuta leiho ondoan elurrari begira! Txintxo-txintxo zeuden eta pila bat zeuden disfrutatzen, esango genuke telebista ikusten baino gustorago egon zirela!








Eta ostirala bukatzeko... "BARIXAKU, BARIXAKU" abesten jeitsi ginen gurasoengana.

Ondo ondo pasa asteburua!

2017(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

EGURALDI TXARRAREN AURREAN ZER?

Eguraldi tristea ere iritsi zaigu Elgobarrera. Hori dela eta ezin izan dugu kanpoko pistetara irten jolastera, baina... Ikastolako beste txoko batzuk aprobetxatu ditugu jolas ezberdinetan ibiltzeko!
Gehienetan goiko aretora joaten gara baina gaurkoan erdiko aretoan ere ibili gara!

Hona hemen gure argazki batzuk...












2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

ASTE HONETAKO PROIEKTU PROPOSAMENAK

Aste honetan, udazkena gaiarekin bukatzeko proiektu proposamen berri batekin gabiltza. 

MATE-LOGIKA gunean zenbakiak, kopuruak eta motrizitate fina lantzeko ariketa bat egin dugu. Horretarako, lastotxoak moztuta, soka eta gometsak behar izan ditugu. Orriaren goikaldean zenbaki bat dago marraz idatzita. Guk zenbaki horren gainean idatzi behar dugu eta ondoren, soka barruan zenbaki horrek adierazten duen lastotxo adina sartu behar dugu. Ondoren lastotxoak ez jausteko gometsa bat ipini diogu.







PLASTIKA gunean hostoen inprimazioa egin dugu. Hau da, hostoak hartu, tenperaz margotu eta ondoren  kartulina zurien gainean inprimatu ditugu. Ondoren hostoa kentzean... zigilu baten antzera geratzen zen!

IRAKURKETA IDAZKETAN erdiko aretoan ibili gara altxorraren bila antzerako jolas batean. Erdiko areto guztian zehar 25 hitz egon dira izkutatuta. Hizki hauek bokalez hasten ziren. Hizkia aurkitu ondoren, horman zeuden tabloietan itsatsi behar izan ditugu dagokion bokalaren azpian. Ondoren jada hitz guztiak ordenatuta zeudenean, bakoitzari eman dizkiguten taulaten idatzi ditugu. 


Hemen duzue proiektuetan geunden bitartean atera diguten bideoa