2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

GURASOAK IKASTOLAN

Aurreko astean eta oraingoan ikastolako guraso bat etorri zitzaigun bere ekarpena egitera. 
Oraingoan Oihana Barrutia etorri zaigu, Oihana zientzialaria da eta eskuak garbitzearen garrantziaz jabetzeko tailertxo bat proposatu digu.

Pasa den astean ikastolara pila bat sagarrekin eta taperrekin agertu zen, zertarako ote? 

Oihanak zientzialarien zereginaren berri eman zigun baita guretzako ikerketatxo txiki bat proposatu ere. 
Lehenengo gure eskuak begiratzeko eskatu zigun, eta zikinak al zeuden? Ez ba! Ustez garbi-garbiak zeuden... Ondoren lupa utzi zigun begiratzeko eta... hor agian zikinkeria gehiago ikusten zen. 

Horren ostean bi talde handitan banatu ginen, eskuak garbitu gabe zituztenak eta eskuak garbituko zituztenak. Talde hauen barruan hiruko taldeetan banatu ginen. Lehenengo eskuak garbitu gabe zeuzkatenekin hasi ginen eta hauei sagar erdi bana banatu zitzaien. Eskuetan sagarra asko igurtzi ondoren tapertxo batzuetan sartu genituen, tapa itxi eta kanpoan etiketa jarri genion "garbitu gabeko eskuak",

Ondoren beste taldea eskuak garbitzera joan zen eta ondo garbitu eta ondo lehortu ondoren gelara etorri ziren zirujauak bezala, eskuak gora altxata ezer ez ikutzeko. Hauei ere hiruko taldeetan banaturik sagar erdi bana eman zitzaien eta prozedura bera jarraitu zuten. Sagarra eskuetan ondo igurtzi zuten, honen ostean taperretan sartu, tapa itxi eta markatu genituen.

Eguzkiak ematen duen gelako izkina batean utzi genituen aste betez eta egunero begiratu dugu nola aldatzen ziren sagar zatitxoak. Batzuk zikin agertzen ziren egunik egun eta beste batzuk ordea ez. Ezetz igarri zeintzuk zeuden zikin!

Aste betera berriro etorri zen Oihana, oraingoan mikroskopio eta guzti!

Bi sagar ale ezberdin hartu zituen, bata esku garbiekin ikututakoa eta bestea garbitu gabeko eskuekin ikututakoa. Ez dakizue zelako aldea! Esku garbiekin ikututakoa "ondo" zegoen eta garbitu gabeko eskuekin ikututakoak lizuna zeukaten. Batzuek zeukaten lizuna handiagoa zen, beste batzuena txikiagoa. Lizun hori mikroorganismoek sortutakoak dira! Baina ez pentsa mikroorganismo guztiak txarrak direnik eh! Gure barruan ere baditugu, yogurtak ere baditu... Beraz arbel digitalean mikrooskopian ikusten zuena ikusi ahal izan genuen eta zelako nazka! Ondo ikasi genuen bai zelako garrantzitsua den eskuak garbitzea!

Sagarrak ikusteaz gain gauza gehiago ere ikusi genituen, iratzeetan dauden esporak, hondar mota ezberdinak: koraleko hondarra, hondar bolkanikoa... Gure azala, ilea, euliren bat ere...
Oso oso interesgarria izan zen eta asko gustatu zitzaigun Oihanak azaldutakoa eta mikrooskopiotik eta baita luparekin gauzak ikustea ere!

ESKUAK GARBITU GABE ETA GARBITUTAKO ESKUEKIN IKUTUTAKO SAGARRAK:

























ESKERRIK ASKO OIHANA HH05eko GUZTION PARTEZ!!!

 

2018(e)ko urtarrilaren 19(a), ostirala

DONOSTIA BAT BAKARRA MUNDUAN...

Gaur San Sebastian bezpera izanik, ikastolan danborrada egin dugu. 
Goizean entsegu batzuk egin ditugu eta arratsaldean gure txapeltxoak jantzi eta erdiko aretoan prest egon gara taula jotzeko!
15:00 prest geuden  HH3, 4 eta 5ekoak  erdiko areton eta musika hasi bezain laister taulak jotzen hasi gara!  Zelako zarata atera dugun!! LHko ikasle ia guztiak atera dira pasiloetara gu ikustera!
Ederto pasa dugu eta San Sebastian eguna ospatuta geratu da!





2018(e)ko urtarrilaren 15(a), astelehena

URTEKO LEHENENGO PROIEKTUAK


Gabonetako oporretatik bueltatu eta sekulako energiarekin hasi dugu urtea ikastolan! Gabonetan ondo deskantsatu, jolastu, gurasoekin egon, opariak hartu, parkean egon, opor txikiren batera joan ondoren, poz-pozik bueltatu gara denok ikastolara! Proiektuak egiteko ere izugarrizko gogoa azaldu zuten gure txikitxoek eta hemen azalduko dizkizuegu egindakoak. 
Pasa den asteko proiektu hauek negua gaiaren barruan egin genituen. 
Matelogikako gunean neguko txapel a motezberdinak marratu genituen zenbakiak lotuz. Txapel batzuek 10 arte zeuzkaten zenbakiak, beste batzuk 15 arte eta beste batzuk 23 arte. Horrela txapel ezberdinak ikusi genituen. Badakizue zertarako egin genuen? Bada... GURE GELA APAINTZEKO!!! Neguko apaingarririk ez geneukanez...
Irakurketa idazketan mezu sekretu bat estalgabetu behar izan genuen. Horretarako hizki bakoitzak zenbaki bat zeukan, eta behean zeuden zenbakiei dagozkien hizkiak ipiniz mezu sekretua aurkitu ahal izan genuen! Eta beno... jada eginda daukagunez hau esango dizuegu zein zen: 
URTARRILA HOTZA, NEGUAREN BIHOTZA. 



Azkenik plastika gunean, berrerabilitako materiala erabili genuen gure elurretako panpina egiteko. Ur botilak taberna batean eskatu genituen eta pila bat eman zizkiguten! Botilak betetzeko erabili genuen papera ere aurretik erabilitako papera zen! Eta ondoren, begiak, sudurra, ahoa, besoak... gure sormenaren arabera ipini genizkion!
Bukatzeko pinotxo papera erabili genuen gure panpinari bufanda egiteko. 















2018(e)ko urtarrilaren 11(a), osteguna

NEGUA PROIEKTUA

Kaixo familia!
Datorren astetik aurrera bost asterako proiektu batean murgilduko gara. Proiektu hau NEGUAn girotuta egongo da, baina beste kutsu bat emango zaio. 
Horretarako haurren aurre ezagutzetatik, interesatatik eta kezketatik abiatuko gara, hauek oinarritzat hartuz bost asteetan zehar, negua gaia landuko dugu, zeharka hainbat alor landuz (matelogika, irakurketa idazketa, zientziak, plastika...).

Hori dela eta, zuen laguntza eske gatoz, etxetik neguarekin zer ikusia duten gauzak ekartzera gonbidatzen zaituztegu, bururatzen zaizuen edozer. Interesgarria litzateke galderaren bat sortuz gero hauek ere gelara ekartzea. 



Besterik gabe, mila esker, eta zuen ekarpenen zain geratzen gara!


2018(e)ko urtarrilaren 10(a), asteazkena

ONGI ETORRI 2018!

URTE BERRI ON GUZTIOI!

Urte berria hasi dugu eta honekin batera Olentzero eta Mari Domingik ekarritako opariak ireki ditugu eta hauekin esperimentatzen hasi gara!
Mozorroak, mate-logikako jolas desberdinak, margoak, tenperetan ibiltzeko herraminta berriak... denetik ekarri digute!
Hona hemen txoko batzuetan ateratako argazkiak:







2018(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena

3rd unit: THE HAMSTER

THE HAMSTER
Michael eta bere ama etxean daude. Amak hamster baten ipuina irakurtzen dio. Michaelek esaten dio "Ama, hamster bat nahi dut". Baina amak dio "ez, ihes egingo du eta kaka egingo du". "Kaxa batean ipiniko dut", esaten du Michaelek, eta ama ados dago.
Michael animalia dendara joan eta hamsterra erosten du. Amari agindu bezala, kaxa bat eskatzen du eta hamsterra bertan sartzen du.
Etxera itzultzean, Michaelek hamsterra erakusten dio amari, jolasten duen bitartean eta amak gogorarazten dio hamsterrak kaxan egon behar duela.
Lotarako orduan iristen da eta amak galdetzen dio "non dago hamsterra?" eta Michaelek "kaxan dago". Baina hurrengo egunean ama logelara joaten denean...

Landuko ditugun hitzak:
MICHAEL                                                     MICHAEL PLAYING WITH THE HAMSTER
MUMMY                                                       MICHAEL SLEEPING
HAMSTER´S BOOK                                    WHERE IS THE HAMSTER?
HAMSTER                                                    PICTURE
BOX                                                               WARDROBE
MONEY                                                         BED
SHOP ASSISTANT                                       CURTAIN
(TWO) DOGS                                               HAMSTER POOH-POOHS
(TWO) CATS
(THREE) BIRDS
(FOUR) FISHES
(ONE) PARROT