2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

GU BAI ARTISTAK!

Begira bildutako hostoekin eta tenpera erabiliz zelako artelan bikainak egin ditugun!!!







ARBELA

Ikasturte honetan ere, beheko jolastokiko arbela erabiliko dugu gauza askotarako!! Gure sentimenduak azaltzeko, ikasi duguna erakusteko... Igartzen da primeran pasatzen dugula!!!













2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

2nd STORY: MURAL


Bigarren ipuinarekin batera, bi kontzeptu berri ikasiko ditugu: 
Hau da, barruan eta kanpoan.

   IN / OUT





Zenbat txori egongo dira kanpoan? Zenbat barruan?

WHERE IS THE BIRD?
THE BIRD IS OUT OF THE BIRDCAGE.
THE BIRD IS IN THE BIRDCAGE.

2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

BARATZA

Hemen jarraitzen dugu guk landatutako barazkiak ureztatzen eta zaintzen. Oraingoan tipulak, azak eta letxugak!



Pena da guk hain ondo zaindutakoa gero egoera honetan aurkitzea. Tipulak desagertuta...

2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

1st STORY: MURAL

Hona hemen gai honetan sortu ditugun hormirudiak. Ikasle bakoitzak bere anaia, ahizpa edota arreba margotu behar izan dute.





BROTHER                SISTER          




2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

2.GAIA




 UDAZKENA " Zatoz udazkeneko erakusketara!"



2. gai honetan, gauza pila bat egingo ditugu!!!

Hasteko, udazkenari buruz dakigun guztia gogoratu eta gauza berriak ikasiko ditugu! Horretarako, gaiko hiztegiaz baliatuko gara


Honetaz gain, beti bezala ipuin bat landuko dugu gai honekin lotuta. Oraingoan....

ARTZAIN GEZURTIA!!



Dakizuen bezala, udazkenean zuhaitzetatik hostoak erortzen dira eta hau aprobetxatuz, hostoen bilduma bat osatuko dugu!!! Hauek dira jarraituko ditugun pausoak:

  1. Hostoak bildu
  2. Egunkari tartean sartu
  3. Gainean pisua jarri
  4. Lehortutakoan hostoak itsasi
Begira nolako hosto bilduma zoragarriak!!!!



















Honetaz gain, udazkenean ere hainbat fruitu biltzeko garaia da: gaztainak, intxaurrak, urrak... ikasle batzuk lanean aritu direla igartzen da!!




Gainera, azaroaren 16an, astelehena, udaletxeak antolatu duen perretxiko erakusketara goaz!!!! A ze nolako ilusioa!!!!! 

Ikusgai dituzue  ikastolako web orrian perretciko erakusketan atera genituen argazkiak!! Goza ezazue zuek ere!!!


2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

15/16 IKASTURTEKO PLANGINTZA

Hello! Welcome to the English blog!

Hauek izango dira ikasturte honetan zuen seme-alabek landuko dituzten istorioak:







1. Jenny
2. Johnny
3. The hamster
4. Mandy and Daddy
5. The doctor
6. The Little Witch

Blog honetan beraiek egindako lantxo batzuk ikusteko aukera izango duzue, baita gaia amaitutakoan ere,  powerpoint baten bidez, istorioa beraiekin kontatzeko aukera. 

Bye!! See you!!