2018(e)ko irailaren 28(a), ostirala

Emozioak lantzen: Koloretako Munstroa

Oraingo honetan koloretako munstroaren bisita izan dugu ikastolan!



Koloretako munstroa emozio ezberdinak nahastuta dituen munstroa da. Emozio hauek: alaitasuna, tristura, amorrua, beldurra, lasaitasuna eta maitasuna dira. Ziur denok ezagutzen dituzuela emozio hauek! Baina ipuina oraindik ezagutzen ez baduzue... hemen daukazue bideotxo bat!



Koloretako Munstroaren ipuina


Azkenengo 2 asteetan kolore eta emozioetan murgilduta ibili gara.

Hasteko interesgarria iruditu zitzagun haurrekin emozio ezberdinei buruz hitz egitea eta emozio bakoitza zein egoeretan sentitzen duten hausnartzea. Elkarrizketa hauetatik, Emozioen Termometroa egiteko ideia atera zen. Zer den emozioen termometroa? Ba... momentu bakoitzean nola sentitzen garen hausnartzen lagunduko digun tresna bat. Egunero Ikastolara etortzen garenean eta egunean zehar ere bai, nola sentitzen garen pentsatuko dugu eta horren arabera termometroan bakoitzak bere kortxeta, sentimendu batean jarriko du. Zein ideia bikaina ezta???




Beno, ba sentimenduekin lotuta, hainbat proiektu ere egin ditugu 2 aste hauetan:

Alde batetik irakurketa-idazketa gunean, poza, tristura, haserrea eta beldurra noiz sentitzen dugun pentsatu eta idatzi dugu. Eta konturatu gara egunean zehar hainbat sentimendu bizi izaten ditugula eta guztiok ezberdinak gainera.








Plastika gunean koloretako munstroa egin dugu! Eta eskuak eta hankak mugitzen dituena gainera!










Honez gain, etxera eramateko sentimenduen termometro bat ere egin dugu. Beraz badakizue, etxean ere erabilpena ematea nahi badiozue, aukera paregabea duzue zuen seme-alabekin sentimenduen inguruan jarduteko.










Matematika-logika gunean, alde batetik seriazio bat egin dugu kolore ezberdinetako munstruekin eta bestetik,
sentimendu ezberdinetako munstroak zenbatzen ibili gara.










Bukatzeko, haurrak ikasturtean zehar sentimenduekin joasean aritu ahal izateko, sentimendudun munstroekin osaturiko domino bat ere egin dugu. Ikusi zein gustura ibiltzen dira jolasean!








Kaixo familia, 

hemen duzue irailaren 27an egin genuen ikasturte hasierako familia bileraren aurkezpena.  

Klikatu hemen

Ondo izan!!!!

2018(e)ko irailaren 17(a), astelehena

Ikasturte berriko lehen proiektuak

Ikasturte berria iritsi zaigu eta honekin batera proiektu proposamen berriak egiteko ordua ere bai!

Lehenik eta behin, aurtengoan gure laguntxoa izango den XANGO matxinsaltoa aurkeztu diegu haurrei, eta ondoren, gure pertsonaiarekin loturiko 3 proiektu ezberdin proposatu dizkiegu.

Alde batetik, Plastika gunean Xango margotzeko aukera izan dute. Begiratu zein ongi margotzen duten iada zuen seme-alabek!








Honez gain, buruari buelta batzuk emanaz, Matematika gunean Xangoren puzzle bat osatu behar izan dute.













Eta bukatzeko, gure pertsonaiaren txontxongilo bat egin dute, etxean berarekin jolastu ahal izateko.