2017(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

GURASO BATEN BISITA!!!


Konturatuko zineten gaur haur batzuk eskulan polit batekin irten direla Ikastolatik. Gaurkoan Sara izan dugu gurekin, Axierren ama, udaberria gaia lantzen ari garela kontutan hartuz, udaberriaren inguruko azalpen batzuk eman eta lore polit bat egiten.
Horretarako haurrei jogurt pote bat ekartzeko esan genien ( nahi zutenei) eta horretan aritu dira, oso gustura gainera.
Egin ez dutenak aukera izango dute datorren astean zehar, potea ekarri eta jols libre garaian egiteko.

Animatu zuek ere egunen batean guregana etortzen eta bururatzen zaizuen edozein ekintza, ipuin, azalpen.... edozer gauza egitera!!! Haurrek pilla bat eskertzen dute!!

Hona hemen argazki batzuk loreak egiten ari ziren bitartean ateratakoak:


2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

ASPALDIKO!!!!

Oporrak tartean, aspaldi zuen txikien argazkirik ikusi gabe ezta? Nahi al duzue ikusi 3. Hiruhilekoa nola hasi duten? Hona hemen atzoko abesti saioko eta jolas libreko argazki batzuk:


JOLAS LIBREA:

ABESTI ETA DANTZA SAIOA:


Martxan martxan....

Lasaitzen...



2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala

OPOR AURREKO PROIEKTUAK!!

Aste honetan zenbaki-kopuru erlazio lantzeko proiektu oso politak eta interesgarriak izan ditugu, eta lanbideak gaiari amaiera emateko jolas aparta.

1-ZENBAKI-KOPURU ERLAZIOA LANTZEKO:

Garbantzuekin:

Makiltxoekin:


Harriekin:



-LANBIDEAK ETA IRAKURKETA-IDAZKETA LANTZEKO: