2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Olentzero eta Mari Domingi Ikastolan

Gaurkoa egun berezia izan da benetan. Urduritasuna, ilusioa, desioak... denak izan dira gaurko protagonista. Geurean izan ditugu Olentzero eta Mari Domingi, beraien magiaz gure irribarreak plazaratzea lortu dutelarik. Opariak ekarri dizkigute eta baita gailetak ere! 

Orain zuen etxeetan ea zerbait iristen zaizuen zain egotea besterik ez zaizue falta, baina horretarako...badakizue...txintxoak izan! Eta janari eta edari pixka bat laga Olentzero, Mari Domingi eta Napori!






































2018(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena

Olentzero eta Mari Domingiri eskutitza idazten

Dagoeneko oso gutxi falta da Olentzero eta Mari Domingi Ikastolara etortzeko. Hori dela eta, azkenengo bi aste hauetan jo eta su gela apaintzen ibili gara eta nola ez, zer opari nahi ditugun asko pentsatu ondoren, beraientzako eskutiz polit bat ere idatzi dugu.





Txontxongilo ikuskizuna

Abenduaren 11an, Agenda21etik bideratutako Itsasminez txontxongilo ikuskizuna izan genuen Ikastolan.

Bertako protagonistak, behin eta berriz azpimarratu zigun zein garrantzitsua den ibaiak, errekak.. ondo zaintzea eta zikinkeriarik ez botatzea, bertan bizi diren animalia guztiak lasai eta pozik bizi ahal izateko.












Bide Hezkuntza tailerra

Azaroaren 26an, mugikortasun astea zela aprobetxatuz, herriko bi udaltzain Ikastolan izan genituen bide hezkuntza tailerra eskeiniz. Haurrek adi entzun zituzten hauek emandako azalpenak eta prebentzioko gauzatxo mordo bat ere ikasi zituzten.

Ikusi ondorengo argazkietan zein gustura ibili ziren!