2018(e)ko maiatzaren 27(a), igandea

DEBARA TXANGOA!


 Ostiralean Debara txangoa egin genuen!
Heldu bezain laister euria hasi zuen eta frontoira joan ginen. Bertan geundela irakasleek gailetak eman zizkiguten jateko gose ginen eta!

Han geundela atertu zuela ematen zuen eta beraz paseotxo bat ematera joan ginen, baina berriz euria hasi zuenez tren geltoki ondoko aterpean sartu behar izan ginen. Ez zuela atertzen eta frontoira joan ginen korrika bertan bazkaltzeko!

Frontoian taldeetan eserita bazkaldu genuen eta gero bertan jolastu genuen. Ondoren izozkiak jan genituen eta parkera joan ginen! Zelako parke ederra Debakoa!

Ondoren autobusa hartu eta Elgoibarrera egin genuen buelta neka-neka eginda!

Hurrengoan ere gustora joango gara!

















































2018(e)ko maiatzaren 24(a), osteguna

KOLORETAKO MUNSTROA

Aste honetan koloretako munstroaren bisita izan dugu ikastolan!

Koloretako munstroa emozio ezberdinak nahastuta dituen munstroa da. Emozio hauek: tristura, alaitasuna, lasaitasuna, beldurra, amorrua eta maitasuna dira. Ziur denok ezagutzen dituzuela emozio hauek! Baina ipuina oraindik ezagutzen ez baduzue... hemen daukazue bideotxo bat!


Koloretako munstroa gu konturatu gabe gelara etorri zen eta oparitxo bat utzi zigun! Ezagutzen duzue EMOZIOTEGIA liburua? Ba horixe bera oparitu digu!


Aste honetan beraz kolore eta emozioetan murgilduta ibili gara, hauek izendatu, identifikatu... Gelara ere etorri dira koloretako munstroak!

Egunero ipuin ezberdin bat irakurri digute irakasleek eta guk zein emozio agertu diren, guri zein emozio eragin diguten azaldu dugu.

Beraz aste honetan kolore eta emozioetan murgilduta ibili gara! Lehenengo forma ezberdinetako txarteltxoak egin ditugu, 5 edo 6 forma (baldin eta maitasuna ere kontatzen bagenuen), eta guk nahi ditugun formak eman dizkiogu, izarrak, bihotzak, borobilak, launkiak, triangeluak... eta bakoitza kolore batez margoztu dugu, berdea, gorria, horia, beltza, urdina eta/edo larrosa. Hau egin ostean, atzean idatzi diogu kolore bakoitzari zein emozio zegokion. 








Hurrengo egunean koloretako munstroa egin dugu! Begira zein politak geratu diren!








Orain gure gela ere koloretako munstroez beteta dago eta guk ere badakigu noiz sentitzen ditugun emozio bakoitza!






Honez gain hauek dira landu ditugun ipuinak


Beldurra 



Maitasuna