2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

BESTE ASTE BAT PASATA!

Beste aste bat ere pasa zaigulaaaaa 😳😳😳Konturatu gabe pasatzen zaizkigu asteak zuen txikiekin🙈.
Laster lehenengo hiruhilekoan egindako lanak etxera eramateko ordua iritsiko zaigu, eta horregaitik, aste honetan, horiek eraman ahal izateko azal bat prestatu dugu proiektu proposamen garaia erabiliz.

Hona hemen aste honetako proiektuak:

PLASTIKA:

Azala margotu



IRAKURKETA IDAZKETA:

Goian ikusten duzuen bezala, lehenik eta behin familia guztiei Gabon Zoriontsuak opa dizkizuegu eta hori idatzi beharko dute gabonetako zuhaitzaren marrazkiaren gainean. Ondoren, hiruhileko honetan landutako ipuinen izenburuak kopiatu beharko dituzte.



MATEMATIKA: 

Logika jolasak: puzleak eta domino.



2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

BIDE HEZKUNTZA TAILERRA

Mugikortasun astean gaudela ikusita, gaur goizean herriko bi udaltzain izan ditugu Ikastolan bide hezkuntza tailerra eskeiniz. Haurrek adi entzun dituzte hauek emandako azalpenak eta prebentzioko gauzatxo batzuk ikasi dituzte.