2018(e)ko martxoaren 19(a), astelehena

PASA DEN ASTEKO PROIEKTU PROPOSAMENAK


Herria eta eraikuntzak gaiari jarraituz, pasa den astean ere hiru proiektu proposamen izan genituen. 
Plastika gunean aurreko asteko proiektu berdinarekin jarraitu genuen. Izan ere, gure herri ideala eraikitzen hasi ginen eta oraindik eraikuntza batzuk falta zirenez eta gustora-gustora egon zirenez proiektu berdinarekin jarraitzea erabkai genuen. Hemen, kartoizko hoditxoak hartuz eraikuntza ezberdinak egin zituzten, tenperarekin, rotulkiekin, argizarizko margoekin margotuz. Horrela gure herri idealaren maketa bat egin dugu, zeinak: berdegune asko, igerilekua, ur parkeak, zuhaitz asko, eraikuntzak, txutxe dendak, gazteluak,  Mc Donalds, Burger King, futbol zelaia, errepiderik ez, frontoia, txalupa, bonberoak etab. luze bat zituen. Hemen duzue gure herriaren argazkia!


Mate-logika gunean, arbel digitalaren laguntzaz simetriak landu genituen. Hasieran simetriak ulertzeko zer ziren ispilu batekin azaldu zizkiguten  Egia esan, inoiz ez dugunez horrela landu pixka bat kosta zitzaigun, baina behin ulertu genuenean oso ondo egin genituen!




Irakurketa idazketa gunean, zuzendariari gutuna idatzi genion. Gure ikastolan zer botatzen dugun faltan erabaki genuen denon artean eta gero zuzendariari gutun bat idatzi genion ikastolan faltan botatzen dugun hori adieraziz: zelaia indioen etxeekin, laberintoekin, zuhaitzekin, futbol zelai bat kendu, futbol zelaian belarra jarri eta parke bat jarri. 




ALTXORRAREN BILA HERRIAN







Aurreko astean altxorraren bila ibili ginen herrian zehar!
Taldeka banatu ginen eta herrian zehar pista ezberdinak aurkitu genituen, pista batek beste batera eramaten gintuen. 
Bukaeran plazan elkartu ginen denok eta bertan armarri ezberdinen inguruko azalpenak entzun genituen.
Kalean gindoazela, beste taldeko norbaitekin aurkitzen baginen UA-UA-UA-UA ohiukatzen genuen!
























2018(e)ko martxoaren 3(a), larunbata

2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

4th unit: MANDY AND DADDY

MANDY AND DADDY
Mandy PlayStationakin jolasean dabil aitak afaltzeko ordua dela esaten dionean. Mandyk jokoa utzi eta afaltzera doa. Zer dago afaltzeko? Mandyk zintzo-zintzo afaltzen du eta amaitzean bainugelara doa hortzak garbitzera, eta gero bere logelara lo egitera. Aitak "ondo lo egin"esaten dio musu bat eman ondoren eta logelatik ateratzen da. 
Orain berriz, aita da PlayStationekin jolastu nahi duena. Mandyk deitu eta "aita...ura!" Aita logelara joaten da eta ura ematen dio esanez, "ondo lo egin, Mandy". Aita logelatik irten eta PlayStationekin jolasten saiatzen da. Baina Mandy berriro ere deika, "aita... eman musu bat". Behin eta berriro aita jolasten hasten den bakoitzean, Mandyk deitzen dio zerbait desberdina eskatuz. Azkenean, Mandy lo geratzen da, baina, orain oso berandu da eta aita ere lotara joaten da.

Landuko ditugun hitzak:
-Mandy playing with the PlayStation 2     
-Daddy
-What´s for dinner? 
-Soup
-Spaghettis
-Pizza
-Hamburger
-Chips
-Chicken
-Yoghurt
-Banana
-Ice-cream


Bideo interesgarria:

2018(e)ko martxoaren 1(a), osteguna

ASTE HONETAKO PROIEKTUAK

Kaixo familia!
Aste honetako proiektuak asko gustatu zaizkigu! 

Herria eta eraikuntzak gaiarekin gabiltzanez, Elgoibar sakonago ezagutzen hasi gara. Pasa den astean Elgoibarko antzinako argazkiak ikusi eta gaur egungo errealitatearekin alderatu genituen. Aste honetan aldiz, Elgoibarko mapa hartu eta Kalegoen plazatik ikastolara zein bide jarraitu beharko genukeen markatu dugu. Horretarako pantaila digitalaren laguntza izan dugu. Hasieran kostatu egin zaigu gure burua mapan kokatzea baina ondoren laguntza pixkatekin kokatu gara. 






 Honez gain, eraikuntzak egiteko material berria izan dugu eskura, lego txikiak, hoditxoak eta izartxoak. Denok elkarrekin ibili gara eraikuntza hauek egiten eta egunetik egunera gero eta eraikuntza landuagoak egiten aritu gara. 




















Azkenik, hiri bateko skyline-a egin dugu puzzle eran. Hau da, taldeka pieza bat izan dugu eta pieza horrek batuketa edo kenketa bat zeukan atzean. Pieza horren aurrean irudi bat zegoen eta kolore beltzez margoztu behar izan dugu. Margoztu eta eragiketa egin ostean, oinarri batean kokatu behar izan dugu, gure eragiketaren emaitza eta oinarriko zenbakia berdinak izanik. Azkenik, erdiko aretoan ipini dugu gure artelana!