2017(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena

GELAKO BARATZA!!!


Ez dakizuela joan den astean zer landatu genuen gelan? Marrubi eta tomate cherryak.
Haurrak oso gustura egon ziren azalpenak entzuten eta guztion artean gelako baratztxoa egin ondoren, Xangok ekarri zizkigun babarrun ale magikoak landatu genituen bakoitzak bere potetxoan, ia zeruraino iristen diren ikusteko.

2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

TXANGOA

Primeran pasa dugu txangoan. Hasteko pasiara txiki bat eginez Azkoitiruntz abiatu gara, bertan zezenak ikusi ura edan eta buelta egin dugu. Ondoren jada guztiak bokadilo eskean zeudenez, bazkaldu egin dugu eta gerizpean jolasean ibili ondoren, izozkia jan. Egun zoragarria izan da benetan!!!

2017(e)ko maiatzaren 16(a), asteartea

ARGAZKIA OSTEGUNEAN!

Astelehenean etorri zen argazkilaria gelako argazkia ateratzera. Gela bakoitzean jendea falta zela ikusita, ostegun goizean etorriko da.

2017(e)ko maiatzaren 14(a), igandea

ANTZERKIA

Asteartean antzerkia egitera etorri zitzaizkigun Mekanikakoak. Lanbideei buruz eta laguntasunari buruzko izan zen eta primeran pasa zuten gure haurrek!! Batzuk dantzara eta guzti animatu ziren!!!