2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala

Ikastolan ditugun hainbat elementu neurtzen

Oraingo honetan ekintza ezberdin bat egin dugu: Gelako, pistetako eta erdiko aretoko hainbat elementu neurtu ditugu. 

Ekintza gelaka burutu dugu, izan ere, talde lana eta kohesioaren garrantziaz jabetzea ezinbestekoa da eta denok batera elkarnanean aritzeko modu paregabea izan da.

Ondoren, hiru gela elkartu eta bakoitzaren neurketak amankomunean jarri ditugu.
Oso gustura ibili gara metroarekin esperimentatzen!





















Gure Ikastola hobeto ezagutzen

Etxea eta Ikastolaren proiektuarekin jarraituz, oraingo honetan gure Ikastola hobeto ezagutzea pentsatu dugu. Horretarako, Ikastolan osoan zehar bueltatxo bat eman dugu eta ezagutzen ez genituen hainbat gela eta gune polit ezagutzeko aukera izan dugu.

Begiratu zein ederki ibili garen!!!













 


Zinea ikusten Herriko Antzokian

Urriaren 16an, Herriko Antzokira joan ginen "Grufaloa" izeneko zinea ikusten.

"Sagu txiki bat poz-pozik dabil basoan. Gosetuta dago eta sabela betetzeko hurren bila joatea erabakitzen du. Bidean, bera bezain gosetuta dauden azeria, hontza eta sugearekin topo egin du. Hirurak etxera gonbidatu nahi dute bazkaltzera, baina sagua ez da haien asmoez fio eta modu atseginean ezetz esaten die haien gonbidapenei; izan ere grufaloarekin hitzordua du! Baina zer da grufalo bat?"

Galdetu zuen seme-alabei eta seguru badakitela erantzuten!!!





2018(e)ko urriaren 15(a), astelehena

Etxea eta Ikastolaren inguruko proiektuak

Emozioen inguruan sakon jardun ostean, oraingo honetan beste proiektu batekin gatoz: Etxea eta Ikastola.

Gai honen inguruan hainbat proiektu txiki egin ditugu.

Lehenik eta behin, interesgarria iruditu zaigu 3 dimentsiotako Ikastola eta Etxe bat egitea.









Hau egin ondoren, hauek herritxo batean kokatzea bururatu zaigu. Horretarako, haurrek herritxo bat irudikatu dute kartulinan eta gero, bakoitzak bere Ikastola eta Etxea hemen kokatu eta pegatu ditu. Begiratu zein politak gelditu diren!!!





Honez gain, gure gaiarekin gaiarekin loturiko beste lantxo batzuk ere egin ditugu.

Alde batetik, Ikastola eta Etxean aurkitzen diren objektuak sailkatu eta bereiztu egin behar izan ditugu. Bertan, Ikastolako gauzak berdez eta Etxeko gauzak gorriz biribildu ditugu. Hau egin ostean, objektu bakoitzaren izena ere kopiatu dugu azpian.









Bestetik, zenbaki eta kopuruekin jolasean ere ibili gara. Hiru etxe orratz ezberdin apaindu ditugu, baina ez geuk nahi genuen bezala; etxe orratz bakoitzaren teilatuan, zenbat gomets jarri behar ziren jartzen zuen.