2018(e)ko otsailaren 26(a), astelehena

Hurrengo asterako!

Egun on denoi!
Hurrengo asterako enkargutxo batekin gatorkizue. Dakizuen bezala herria eta eraikuntzak da gure gaia eta maketa bat sortu nahi dugu. Horretarako gure eraikuntzak, parkeak, zuhaitzak, etab. egin behar ditugu eta pentsatu dugu kumuneko edo sukaldeko paperaren kartoitxoekin egitea. Beraz, eskertuko genizueke etxean batzuk gordetzen joatea eta hurrengo astean ekartzea.

Zuen buruak astintzen joateko hemen ikusgai dituzue adibide batzuk.









2018(e)ko otsailaren 21(a), asteazkena

HERRIA eta ERAIKUNTZAK


Kaixo familia!
Herria eta eraikuntzak gaian sartu berri gara. Gai hau lantzeko Francesco Tonuccik hirien inguruan egiten duen hausnarketan oinarrituko gara. Funtsean Tonuccik hirien kontzepzio berrien "aurkako" ekarpena egiten du, hiriak eta herriak trukerako baino salerosketarako espazioa duen hiriaren aurka, kotxeak edonon daudelarik, espazio publikoa berreskuratzearen beharra inoiz baino garrantzitsuagoa ikusten du haurrek kalean jolas dezaten eta eskolara bakarrik joateko autonomia berreskuratu dezaten.



 Aste Santuak arteko proiektuak ideia honetan oinarrituz egingo ditugu. Euskarri ezberdinak erabiliz, paperezko mapak, digitalak, garai ezberdinetako argazkiak, parkeen egitura, gaur egungo herria... nolako herria edo ikastola nahiko luketen, pentsatu, hausnartu, erabaki eta diseinatuko dugu. Azken xedea beraz, haiei bizitzeko gustatuko litzaiokeen herria/ikastola diseinatzea izango da, haur guztien beharrizanak errespetatuko dituena eta denontzat izango den herria amestuz.




Horregatik guztiagatik zuen ekarpenak ere oso garrantzitsuak izango dira eta ondo legoke  haurrei azaltzea zuek txikiak zinetenean nola joaten zineten ikastolara, parkera, kalean nola ibiltzen/jolasten zineten..


2018(e)ko otsailaren 18(a), igandea

NEGUAREN INGURUKO AZKEN PROIEKTUAK

Negua gaia oinarri hartu dugu azken aste hauetan eta iada amaiera emateko garaia iritsi zaigu.

Plastikako gunean hartz polarra egin dugu. Horretarako plantila batean zeuden zatiak margotu eta moztu ditugu eta ondoren hartza osatzen hasi gara. Hasiera batean erraza ematen bazuen ere hartzaren gorputza egitea kosta egin zaigu, bainaa azkenean... LORTU DUGU!
Aste laburra izan denez askori ez digu denborarik eman egiteko, hori dela eta hartzaren plantila jartzea hemen pentsatu digu, modu honetan, nahi izanez gero, etxea egin dezakegu!





Mate-logika gunean, batuketa batzuei esker inauterietako marrazkia margotzea lortu dugu! izan ere batuketen emaitzak esaten ziguten zein zen erabili behar genuen kolorea. Begira nola aritu garen!


Eta azkenik esperimentazio/idazketa gunean lau aste hauetan egin dugun esperimentuari amaiera eman diogu. Aurreko astean jangelara joan ginen ura nola lurrutzen zen ikusteko, zur eta lur gelditu ginen!Izan ere ura berotzean laino bat osatzen zela ikusi genuen eta hoztean euria balitz bezala tantak erortzen ziren! Aste honetan gure esperimentuko pausuak idaztea amaitu eta irudiak gehitu dizkiogu.




2018(e)ko otsailaren 3(a), larunbata

SANTA AGEDA

Ostiralean Santa Ageda ospatu genuen ikastolan. Eguraldi txarra zegoenez iragarrita ikastolan ospatzea erabaki zen eta erdiko aretoan ospatu genuen denok. Gurasoak ere gerturatu ziren ikustera eta denon artean kantuan aritu ginen. Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!









ASTE HONETAKO PROIEKTUAK


Kaixo familia!
Dakizuen bezala Negua oinarritzat hartuz jarraitzen dugu gure proiektuetan. 

Aste honetan, beste proiektu batzuez gain,  esperimentazio gunean uraren fase ezberdinak ikusi ditugu eta horretarako ura "manipulatu" dugu. 

Lehenengo egunean, Morkaiko gelara joan ginen eta bertan globo batean ura sartu genuen eta baita kubitera batean ere. Irakasleek hainbat galdera egin zizkiguten honen inguruan, ea zer gertatuko den uste dugun, zergaitik, ea zenbat denbora beharko duen izozteko, ea berotzeko denbora berdina behar den, ea globoak estanda egingo duen... etab. luze bat! Guk uste genuena erantzun genuen eta denon artean adostu genuen zer gertatuko den hipotesi bakoitzaren aurrean. Ondoren taula batean idatzi genuen zer egin dugun, hau da, prozedura eta zer uste dugun gertatuko den, hau da, hipotesia.

Lehenengo ura izozkailuan sartu genuen eta ura izoztu egingo zela esan genuen eta horretarako denbora dexente beharko zuela adostu genuen.

Hurrengo egunean berriz morkaikora joan ginen eta izozkailuan zeuden globoa eta kubitera atera genuen eta izoztuta zeuden! Beraz asmatu genuen zer gertatuko zen.

Ondoren izotz bloke horiek taper handi batean utzi genituen gelan (goizean) eta denok esan genuen urtu egingo zirela. Arratsaldean heldu ginenerako izotza urtuta zegoen eta pixkat bat zikina ere bai, zergatik ba? Globoen barruan badakizue hauts bezalako bat egoten dela? Ba horrexegatik!

Hurrengo astean esan digute irakasleek urtutako ur hori irakin egingo dugula eta ea zer gertatzen den! Eta... baita ere irakindako ur hori berriro ur likido bihurtuko dugula esan digute... baina nola egingo dugu ba hori? Datorren astean ikusiko dugu!


Mate-logika gunean, batuketak eginez marrazki bat margoztu dugu, baina ez nolanahiko marrazkia eh! Mundua (egunez eta gauez) eta eguzkia agertzen diren marrazki bat. Horrela ikasi dugu eguzkiak ematen duen lurraren eremuan eguna dela eta eguzkiak ematen ez duen eremu horretan gaua. 


Plastika gunean, hiruko taldeetan kartulina urdin ilunean elurretako panpina margoztu dugu, horretarako hainbat material ezberdin utzi dituzte gure eskura, egunkaria, tenperak, argizarizko margoak, papera, errotulagailuak... eta guk elurretako panpin politak margoztu ditugu. Bukatu ditugunean gure gela kanpoan dagoen horman ipini ditugu guztiak horrela erdiko aretoa apaintzeko. Denak jarrita zeudenean badakizue zer esan dugun denok elkarrekin? ORAIN BAI POLITA GERATU DELA! (kar, kar, kar).

Hurrengo astean gehiago!

PLASTIKA GUNEA:





ESPERIMENTAZIOA:











MATE-LOGIKA GUNEA:










ANTZERKIA INGELESEZ

Joan den astelehen arratsaldean, Herriko Antzokira joan ginen HH05, LH1 eta LH2ko ikasleak.
Bertan anai-arrebak ziren cowboy eta cowgirlen istorioa kontatu ziguten. Oso barregarria izan zen eta pila bat barre egin genuen! Baina honez gain ederrena izan zen ia gehiena ulertu genuela eta galderak egiten zizkigutenean ere erantzunak egoki ematen genituen!
Asko gustatu zitzaigun antzerkia, irrikaz gaude berriro beste bat ikusteko!

EMANALDI PEDAGOGIKOA

Azkenean heldu zen horrenbeste itxarondako eguna!
Asteartean gurasoentzako emanaldia egin genuen. Hainbat entsegu egin genituen gurasoen aurrean antzeztu aurretik. Aurten Neguan oinarritutako emanaldia egin dugu, ikasi eta landu ditugun elementuak oinarritzat hartu ditugu eta emanaldian erakutsi nahi izan dizuegu. Espero dugu gustatu izana!