2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

EZ GAUDE AHAZTUTA, EZ KEZKATU!!

Makilakixki antzerkia dela eta bloga alde batera utzita eduki dugu baina bagatoz zuekin gure lanak elkarbanatzera!!
Hemendik aurrera sarriago izango duzue gure berri eta noski, zuen haurren berri.
Azken bi aste hauetan proiektu politak egon gara egiten. Aurreko astean, gorputza gaia lantzen ari garela kontutan hartuz, honako lantxoak egin genituen:

1-Norbere gorputzaren irudia marraztu, margotu eta moztu, ondoren panpin moduko bat egiteko:
Horrela eman zitzaien orria haurrei, bakoitzak bere irudia marraztu zezan gorputzeko atal ezberdinekin
Hona hemen emaitzak:

Azken emaitza:

2- Bestalde, arreta lantzeko ariketa bat egin genuen, ereduan dagoen panpina bezala osatu behar zituzten ondokoak (beso, hanka...) dena marraztuz:


Hona hemen zuen seme-alaben argazkitxo batzuk proiektuak burutzen:








2017(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala

IRITSI DELA ELGOIBARKO DANBORRADA!!!

Donostiakoak eta Azpeitikoak baino gutxiago ez garela eta egin dugu gure emanalditxoa erdiko aretoan. 

AKZIOAN!!!!




2017(e)ko urtarrilaren 19(a), osteguna

ASPALDIKOOOO!!

Kaixo guztioi!!!

Ez geunden ahaztuta blogarekin, baina oporrak eta gero kosta berriz ere hastea!!! Baina listo! Hartu dugu martxa eta bagatoz berriz ere zuei zuen altxorren berri eman eta irudi batzuk jartzera!
Jonta sua ibili dira bi aste hauetan jolas, lan eta kantu-dantzetan.
Gogotsu etorri dira denak eta noski igarri dugula!

Hona hemen argazki batzuk:

1 eta 2. asteko proiektuetan:
 Ipuin berriko "Makilakixki" protagonistak margotzen;


Zenbakiekin jolasean;


Zuhaitz bat landatzen den momentutik, hazten den momenturako sekuentzia, landu, moztu eta itsasten orden egokian;

Eta noski, bihar San Sebastian eguna dela ikusita Argitxo ere murgildu zaigu festara!!!