2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

KORRIKA BADATOR!!!!

Gogoratu apirilaren 5ean, korrika txiki-txikia ospatuko dugula, eta horretarako ikasle bakoitzak 2 kateorratz ekarri behar dituela Ikastolara.

Mila esker!!!

LANBIDEAK

Aste honetan lanbideak lantzen aritu gara, eta ondorioz, plastika guneko proiektua horren inguruan izan da, hau da, nagusitan zein lanbide izatea nahi duten galdetu diegu, eta hori marraztu eta idatzi behar zuten: denetarik entzun dugu; futbolari, irakasle, erizain, sugiltzaile..... ideia pilla bat bota dituzte haurrek, eta baita hori nahi izatearen zergatia ere argi zuten batzuk!

PLASTIKA GUNEA:

Aipatu bezala nagusitan izan nahi duten lanbidea marraztu behar izan dute, baita izena idatzi ere:


IRAKURKETA-IDAZKETA GUNEA:

Simetria bat egin dute arrain baten irudiarekin. Dezente kostatu zaie orokorrean lan hau burutzea, izan ere, begi-esku koordinazio lan handia dago simetriako ariketetan eta hasieran laguntza pixka bat behar izan dute. Baina amaierarako primerako arrainak irten zaizkigu!!!


MATEMATIKA GUNEA:

Errenkadan jartzen zuen zenbakia kontutan hartuz, gomets kopuru berbera itsatsi behar zuten.





2017(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

BESTE ASTE BAT ERE PASA DELA!!!

Aste honetan beste 3 proiektu dauzkate gure haurrek ostiral bitartean bukatu beharrekoak:

-Matematika gunean:

Haurraren logika eta orientazioa lantzeko jarduera bat daukagu. Ezkerreko irudia ondo begiratu, eta eskuinean berdin-berdina egin behar dute. Laukitxoei ondo erreparatuz.



-Pastika gunean:

Gaiarekin zerikusia duten bi marrazkiren artean aukeratu beharko dute eta margotu. Bertan, trafiko seinaleak, garraioak, herria, kalea.... agertzen dira.


-Irakurketa-idazketa gunean:

Elgoibarko udaletxea eta eliza aurrez plstika txokoan moztu eta itsasi ondoren, izena idatzi behar izan dute. Horrela hizkiak, silabak... landu ditugu eta azkenik izena osatu.




2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

ASTE HONETAKO PROIEKTUAK

Jada ipuin berriarekin hasita gaudenez, aste honetan horren inguruko 2 proiektu egin ditugu eta horretaz gain haurren logika eta espazialitate lantzeko beste ariketa bat.

IRAKURKETA IDAZKETA GUNEAN:

Erraldoi berekoiaren ipuinean dagoen komiki zati bat landu eta bertan idatzi beharrekoa kopiatu dute arbeletik.


PLASTIKA GUNEAN:


MATEMATIKA GUNEAN:

Ezkerreko irudia osatzeko falta den laukitxoa aurkitu behar izan dute eskuin aldean:




JOLAS LIBREA ETA DANTZA SAIOA

Aspaldi jolas libre eta dantza saioko argazkirik jarri gabe eta, hona hemen atzo ateratakoak:


2017(e)ko martxoaren 5(a), igandea

3. THE HAMSTER

Kaixo familia!!!
Hirugarren istorioa amaitu dugunez, hemen duzue eskuragarri zuen seme-alabekin ikusi ahal izateko.



2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

BISITA INTERESGARRIAK!!!

LH1ekoek elikaduraren inguruan eta gorputzeko atal ezbedinen inguruan azalpenak eman dizkigute. Horretaz gain, elikadura osasuntsu bat zein izango litzatekeen ere aurkeztu digute. Taldeka jarri eta Txomin (eskeletoa) lagun zutela eman dituzte azalpenak. Oso interesgarria izan da eta gure haurrek asko ikasi dute. Esperientzia bikaina denontzat!!


Bestalde, DBHkoek bisita egin digute, astero CD zaharren bila etorriko direla esanez, hauek birziklatzeko. Beraz, badakizue, etxean erabiltzen ez dituzuen CDak badauzkazue, ekarri Ikastolara!!!



2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

ASTE MOTZA, PROIEKTU MOTZAK

3 eguneko astea izan dugunez, proiektu nahiko motzak egiten aritu dira gure txikiak;
Alde batetik, herria eta auzoa gaia lantzen hasi garenez, gure herriari buruz hausnarketa bat egin dugu, ideia zaparrada ere bota genuen eta irakurketa-idazketa gunean "NIRE HERRIA ELGOIBAR DA" esaldia kopiatu genuen:



Bestalde, plastika gunean, aurreko orriak zeukan marrazkia margotu genuen, bertan agertzen ziren irudiak komentatu ondoren:


Azkenik, matematika gunean, aurrez egin genuan seriazio lana errepikatu genuen, baina oraingoan zailtasun handiagoarekin, gomets txikiekin.