INGELESA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
INGELESA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

GOOD BYE AND THANK YOU!!

Kaixo familia!!
Iritsi da ikasturte honetako azken astea. Gezurra dirudien arren, amaitu dugu!. 
Batetik esan, oso gustura egon naizela bi kurtso hauetan zuen seme-alabekin,  bi ikasturteak bereziak izan diren arren eta bestetik hiru hilabete hauetan etxekoekin egin duzuen lana eskertu nahi dizuet. Zorionik beroenak guztioi. Lan bikaina egin duzue! Eskerrik asko!

Ikasturtea amaitzeko azkenengo proposamenarekin natorkizue, bertan ekintza desberdinak egiteko aukera izango duzue: eskulana, errima, abestia eta jolasa.  
Eskulana egiteko, 5 pajita edota makiltxo beharko dituzue, kola eta guraizekin batera. Errima ikastolan egiten genuen, ea oraindik nola zen gogoratzen duten eta jolasa, bikote jolasa edo memoria jolasa bezala jolas dezakezue. Fitxa desbedinak moztu, buruz behera jarri eta bigarren fitxari buelta eman baino lehen izena asmatu beharko dute. Izenaren gainean klikatuz gero, objetu bakoitzaren izena entzuteko aukera izango duzue. 

Ondo segi familia eta ikusi arte!!

2020(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

BODY

Kaixo familia!
Azken txanpan sartzen ari garen honetan, gorputzeko atalak errepasatuko ditugu. Horretarako lehenik eta behin bideo batzuk ikusi eta dantzateko aukera izango dute gure etxeko neska-mutilek.
_____________________________

Kaixo familia!
En esta recta final repasaremos las partes del cuerpo. Para empezar, nuestros/as chicos/as tendrán la oportunidad de ver y bailar con diferentes vídeos. 





Ondoren, gorputzeko atalak ikusi eta beraien izena errepikatzeko aukera izango dute. 
_________________________

A continuación, podrán ver y repetir el nombre de cada parte del cuerpo. 


Bukatzeko, bi lantxo bidaltzen dizkizuet. Beti bezala, ezin badituzue inprimatu eskuz kopiatzeko aukera duzuela gogoratu. 
________________________

Para terminar, os propongo realizar dos trabajos. Recordad como siempre que si tenéis problemas para imprimirlos los podéis copiar a mano. 




2020(e)ko maiatzaren 31(a), igandea

RITUALS

Kaixo familia!
Aste honetan, ikasturtean zehar ingeleseko saioak hasi aurretik egiten ditugun errutinak errepasatuko ditugu. Horretarako, hasteko bideo batzuk ikusiko ditugu. 
___________________
¡Kaixo familia!
Esta semana repasaremos las rutinas que solemos realizar a diario antes de comenzar las sesiones de inglés. Para ello comenzaremos viendo algunos vídeos.

THE WEATHER

FEELINGS

Ondoren, atxikituta bidaltzen dizkizuedan lantxoak egiteko aukera izango duzue. Beti bezala,  atxikitutako dokumentu baten, izenak entzuteko aukera izango duzue eta bestela, zuek irakurri zuen seme-alabei. 
Gogoratu inprimatzeko arazoak badituzue, beti dagoela eskuz kopiatzeko aukera. 
Eskerrik asko egiten ari zareten lan guztiagatik.

____________________
 
A continuación, tendréis la oportunidad de realizar los trabajos que os he adjuntado. Como siempre en un documento podréis escuchar el nombre de cada palabra y sino deberéis leerles las palabras a vuestro hijo/a. 
Recordad que si tenéis problemas a la hora de imprimir, siempre tenéis la posibilidad de copiar los trabajos a mano. 
Muchas gracia por el trabajo que estáis realizando.






 

2020(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

NUMBERS

Kaixo, kaixo!
Aste honetako proposamena zenbakiekin jolastea izango da. Horretarako, lehenengo prestatu dudan bideo bat ikustera animatzen zaituztet.
__________________

La propuesta de esta semana consiste en jugar con los números. Para ello, primero os invito a que veáis un vídeo que he preparado.


Ondoren atxikituta jarri dizkizuedan bi "lantxo" egiteko aukera izango duzue. Gogoratu, zuen seme-alabek ingelesez irakurtzen ez dakitenez, ahal baduzue zuek irakurri hitzak, eta bestela, hitz bakoitzaren gainean klikatuz gero,  zenbakiaren izena entzuteko aukera izango duzuela. 
Bigarren ariketan, munstroei begiak gehitu beharko zaizkie.
_____________________

A continuación tendréis la oportunidad de realizar dos "trabajos" que os adjunto. Recordad que vuestros/as hijos/as todavía no son capaces de leer las palabras en inglés, por lo que si podéis, leerlos vosotros. Si lo preferís, clicando encima de cada palabra podréis escuchar el nombre de cada número.
En el segundo ejercicio deberán añadir ojos a los monstruos. 

NUMBERS AND MONSTERS



BIDEO INTERESGARRIA/VÍDEO INTERESANTE


Gogoratu ingelesean orain arte egin dituzuen proposamen bat edo besteren argazkia edota bideoa niri bidaltzeko aukera duzuela aalkorta@elgoibarikastola.eus helbidera bidaliz. 
-------------
Recordad que tenéis la opción de mandar fotos o vídeos de alguna actividad que hayáis hecho en inglés enviándola a la siguiente dirección: aalkorta@elgoibarikastola.eus









2020(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

PET SHOP

Kaixo familia!!
Aste honetako proposamena honako hau da:
Nik nire animalien denda osatu dut eta zuei zuen animalia denda osatzea proposatzen dizuet.
Horretarako, bi aukera dituzue. Atxikituta bidaltzen dizkizuedan irudiak moztu eta pegatu, denda polit bat eginez, edota zuek zuen animalia propioak marraztu eta horiek erabiliz, denda polit bat osatzea. 
------------
¡Kaixo familia!
La propuesta de esta semana es la siguiente:
Yo ya he creado mi propia tienda de animales y lo que os propongo es que vosotros hagáis la vuestra. Para ello disponéis de dos opciones. Utilizar los imágenes que os he adjuntado, cortándolas y pegándolas para crear una tienda bonita o realizar vosotros mismos los animales que habrá en vuestra tienda.  





Baina animalien dendarekin hasi aurretik, animalien izenak birgogoratuko ditugu. Horretarako atxikituta bidali dizuet fitxa bat. Bertan, irudi desberdinak agertzen dira eta dagokion izenarekin elkartu beharko dute. Zuen seme-alabek oraindik ingelesez irakurtzen ez dakitenez, hitzaren gainean klikatuz gero, animlien izena entzuteko aukera izango dute. Ondoren hitz hori dagokion irudiarekin elkartu beharko dute. Nahiago baduzue, zuek helduok, irakurri itzazue hitz horiek. 
------------
Pero antes de comenzar con la tienda de animales, vamos a recordar sus nombres. Para ello os he adjuntado una ficha. En ella aparecen diferentes imágenes que deberán unir con el correspondiente nombre. Como vuestros/as hijos/as todavía no saben leer en inglés, al clicar encima de las palabras podrán escuchar el nombre de cada animal. Después unirán cada nombre con su animal. Si lo preferís podéis leer vosotros los adultos el nombre de cada animal. 


Gogoratu ingelesean orain arte egin dituzuen proposamen bat edo besteren argazkia edota bideoa niri bidaltzeko aukera duzuela aalkorta@elgoibarikastola.eus helbidera bidaliz. 
-------------
Recordad que tenéis la opción de mandar fotos o vídeos de alguna actividad que hayáis hecho en inglés enviándola a la siguiente dirección: aalkorta@elgoibarikastola.eus

BIDEO INTERESGARRIA/VÍDEO INTERESANTE


2020(e)ko maiatzaren 10(a), igandea

MOVE YOUR BODY!


Kaixo familia! Zer moduz zabiltzate?
Aste honetan proposamen desberdin batekin natorkizue, helburua gure gorputza mugitzea izango da, familian ondo pasatzea eta dantza egitea. Horretarako lehenik eta behin, ikastolan egiten genuen dantza bat errepasatuko dugu. Zuen seme-alabek oso ondo zekiten dantza hau, ea oraindik gogoratzen diren!
---------------
¡Kaixo familia! ¿Cómo estamos?
Esta semana os traigo una nueva propuesta, el objetivo será mover el cuerpo, disfrutar con la familia y bailar. Para ello, comenzaremos repasando un baile que solíamos hacer en la ikastola. Vuestros/as hijos/as conocían muy bien este baile, ¡a ver si todavía lo recuerdan!




Gogoratu al dira? Eta zuek animatu al zarete? Beno ba, gorputza mugitzen jarraituko dugu, horretarako hona hemen beste abesti batzuk.
------------
¿Se han acordado? ¿Y vosotros os habéis animado? Bueno pues continuemos moviendo el cuerpo, para ello aquí tenéis otras nuevas canciones.






Gogoratu ingelesean orain arte egin dituzuen proposamen bat edo besteren argazkia niri bidaltzeko aukera duzuela aalkorta@elgoibarikastola.eus helbidera bidaliz. 
-------------
Recordad que tenéis la opción de mandar fotos de alguna actividad que hayáis hecho en inglés enviándola a la siguiente dirección: aalkorta@elgoibarikastola.eus

Eskerrik asko!!





2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

COLOURS


Kaixo familia!!
Aste honetan koloreak errepasatu/landuko ditugu. Lehenengo, kolore bakoitza zein den gogoratuko dugu horretarako beheko bi bideoak (1-2) lagungarri izango zaizkizue.
------------
Esta semana repasaremos/trabajaremos los colores. Primero recordaremos cual es cada color y para ello podéis utilizar los siguientes dos vídeos (1-2).

1. 


2.

Orain jolasteko ordua iritsi da!! Hurrengo bi bideoen (3-4) laguntzaz, familia osoak parte har dezake. Horretarako, bideoak martxan jarri eta kolore bakoitzaren izena entzutean, etxean dituzuen gauza desberdinen artean, kolore hori topatu beharko duzue. Zorte on danori!
----------------
¡Ahora ha llegado la hora de jugar! Con la ayuda de los siguientes dos vídeos (3-4) puede participar toda la familia. Para ello deberéis poner en marcha los vídeos y cada vez que escuchéis un color tendréis que encontrarlo entre las cosas que haya en vuestra casa. ¡Buena suerte!


3.

4.

Koloreen errepaso edo lanketa hau bukatzutzat emateko, hemen dituzue eskuragarri hainbat fitxa osagarri. Ziurrenik, hasieran zenbaki bakoitza ze koloreri dagokion jakiteko helduren baten laguntza beharko dute gure etxeko txikiek. Beraz, lagundu mesedez. 
----------------
Para dar por finalizado el repaso o la tarea de los colores tenéis a vuestra disposición algunas fichas complementarias. Lo más seguro es que al principio nuestros pequeños necesitarán la ayuda de un adulto para asignar el color a un número, así que por favor, ayudadles. 


2020(e)ko apirilaren 26(a), igandea

THE LITTLE WITCH II


Kaixo familia!!
Zer moduz? Gure sorgintxoaren abenturekin jarraitu nahi duzue? Oraingo honetan, bai, oraingoan istorioa oso-osorik disfrutatzeko aukera izango duzue. Ea ba, eman botoiari eta ikusi nola bukatzen den gure sorgintxoaren istorioa. 
---------------
¡Hola familia!
¿Cómo estáis? ¿Queréis seguir disfrutando con las aventuras de nuestra pequeña bruja? Esta vez sí, esta vez tenéis a vuestra disposición la posibilidad de disfrutar con la historia completa. Así pues, dadle al botón y descubriréis cómo termina la historia de nuestra pequeña bruja.


Aste honetan ere, gure hiztegia osatzen joango gara, denok elkarrekin. Aurrekoan ikasi genituen hitzei beste hitz berri batzuk gehitu dizkiot. Hala ba, goazen denok txalokatzera!
--------------
Durante esta semana iremos completando nuestro vocabulario. A las palabras que aprendimos la semana pasada les he sumado algunas nuevas, así que vamos todos juntos a descubrirlas. 


Noski aste honetan ere eskulan batekin natorkizue. Ez pentsa libratuko zaretenik!! Ea, ea, nor animatzen den familia polit eta dibertigarriak sortzen!! Nik nirea sortu dut, zuek zuena sortzera animatzen bazarete, bidali mesedez, honako helbidera zuen bideoak aalkorta@elgoibarikastola.eus. Oso gustura ikusiko ditut zuen sorkuntzak!!!
-----------
Por supuesto esta semana también os propongo una manualidad. ¿Quién se anima a crear familias divertidas? Yo ya he creado la mía y ahora es vuestro turno, animaros y por favor si alguien se atreve a realizar un vídeo que me lo envíe a la siguiente dirección aalkorta@elgoibarikastola.eusEstaré encantada de poder ver vuestras creaciones.







2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

THE LITTLE WITCH

Kaixo familia!!!
Zer moduz zaudete?? Dena ondo jarraitzea espero dut. 
-----------------
¿Qué tal estáis? Espero que todo siga bien. 

Oraingo honetan, istorio berriarekin natorkizue, THE LITTLE WITCH. 
Guk beti istorio berriarekin hasi aurretik eta edozein irudi ikusi aurretik antzerki bat egiten genuen, denok elkarrekin eta keinu desberdinak, esaldiak... ikasten genituen. Orain hau dena egitea ezinezkoa denez, zuzenean istorioarekin hasiko gara. 
Ea ba, has gaitezen, eman botoiari eta ea istorio berria gustatzen zaizuen!!! 
-------------------
Esta vez vengo a presentaros la nueva historia: THE LITTLE WITCH.
Nosotros siempre antes de empezar con una nueva historia y comenzar a ver las imágenes solíamos hacer un teatro, todos juntos, aprendiendo los diferentes gestos, las frases... Ahora realizar todo esto es imposible por lo que comenzaremos directamente con la historia. 
Así pues, vamos a comenzar, dale al botón y a ver si os gusta la nueva historia...  





Konturatuko zinaten ezta?? Ez da istorioa horrela amaitzen, zati bat falta zaio baino itxoin egin beharko duzue, hurrengo astean bigarren pusketarekin etorriko naiz-eta!!
----------------
¿Os habéis dado cuenta verdad? La historia no termina así, le falta un trozo pero tendréis que esperar hasta la semana que viene que vendré con la segunda parte. 

Jarraian istorioan ikusi ditugun hitz batzuk landuko ditugu. Gogoratzen zarete nola egiten den ezta? Ea ba goazen denok batera!!!
Ready, steady, go!!!!!!
----------------
A continuación veremos algunas palabras que han aparecido durante la historia. ¿Os acordáis cómo se hace no? Vamos pues, ¡todos juntos!
¡¡¡Ready, steady go!!!





Amaitzeko ikasturtean zehar ikasi, dantzatu eta abestu dugun abesti bat etxean lantzea proposatzen dizuet: FIVE LITTLE DUCKS
----------------
Para terminar vamos con algo que hemos aprendido, bailado y cantado durante el curso: FIVE LITTLE DUCKS. 

Ikastolan bost ahatetxoak eta ama ahatea ditugu, antzerkia egin ahal izateko, etxean hau egiteko prest zaudete? Bai??? Ba tira, familiako artistak egin ditzala bost ahate txiki eta ama ahate bat, ondoren pajita edo makiltxo bat ipini atzeko aldean eta listo prest ditugu gure txotxongiloak.
Orain zuen txanda da, erakutsi familia osoari nola ikasi duzuen abestia eta ze ondo antzezten duzuen!!
---------------
En la ikastola tenemos a los cinco patitos y a mamá pato para poder hacer el teatro. ¿Estáis dispuestos a hacer las marionetas en casa? ¿Si? Pues vamos a ello. El artista de la familia que dibuje a mamá pato y sus cinco patitos, después que ponga una pajita o un palo por detrás y listo ya tenemos nuestras figuras. 
Ahora es vuestro turno: enseña a toda la familia cómo has aprendido la canción y lo bien que la interpretas. 



2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

THE VERY HUNGRY CATERPILLAR

Kaixo familia!
Oraingo honetan Mandy and Daddy istorioa alde batera utzi eta beste proposamen batekin natorkizue. Beste ipuin bat ikusiko dugu!

THE VERY HUNGRY CATERPILLAR hain zuzen ere. Istorio honekin hainbat gauza lantzeko aukera izango dugu. Alde batetik, janari desberdinen izenak ikasten jarraituko dugu, 1etik 5erako zenbakiak errepasatuko ditugu eta bestetik asteko egunen izenak ezagutuko ditugu. Hau dena, agian zail xamarra izan daiteke, horregatik jarraian utziko dizuet ipuinean agertzen diren janari desberdinen zerrenda eta zenbakietan eta asteko egunetan jarduteko beste bideo batzuk. 
Baina oraindik ez dugu bukatu!! Norbait eskulan batekin animatuko da? Ziur baietz!!
------------------------------------
Kaixo familia!
Esta vez dejaremos de lado la historia de Mandy and Daddy y vengo con otra propuesta. ¡Veremos otro cuento!

THE VERY HUNGRY CATERPILLAR. Con esta historia tendremos la oportunidad de trabajar varias cosas. Por un lado, seguiremos aprendiendo los nombres de las diferentes comidas, repasaremos los números del 1 al 5 y conoceremos los días de la semana. Todo esto puede ser un poco complicado, por eso os dejo a continuación la lista de las diferentes comidas que aparecen en el cuento y otros vídeos para seguir practicando los números y empezar con los días de la semana.
¡¡Pero todavía no hemos terminado!! ¿Alguien se anima con una manualidad? ¡¡Seguro que sí!!


THE VERY HUNGRY CATERPILLAR


VOCABULARY/HIZTEGIA/VOCABULARIO:



DAYS OF THE WEEK/ASTEKO EGUNAK/DÍAS DE LA SEMANA: 


NUMBERS/ZENBAKIAK/NÚMEROS:






How to Make an Egg Carton Caterpillar

ESKULANA/MANUALIDAD


Thank you!!/Eskerrik asko!!
See you!! 


2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

VOCABULAY/MEMORY GAME

Kaixo familia!!
Zer moduz?
Badakit oso zaila dela etxetik gauza asko lantzea baino denon artean egoera honi aurre egingo diogu. Animo!!
---------------------------
¡Hola familia!
¿Cómo estáis?
Sé que es muy difícil trabajar muchas cosas desde casa pero entre todos vamos a afrontar esta situación. ¡Ánimo!

Aste honetan beste proposamen batekin natorkizue, oraingo honetan hiztegia landuko dugu eta jolas bat proposatuko dizuet: 
1. Irudi bakoitzaren izena errepasatu (ea gogoratzen diren eta ez badira gogoratzen lasai, berriro errepasatuko ditugu eta)
2. Irudi bakoitzaren azpian izena kopiatu
3. Inprimitzeko aukerarik baduzue, bi kopia atera mesedez. Inprimitzeko aukerarik ez baduzue, lasai! Ziur etxean artistaren bat izango duzuela. Beraz, artista horrek marrazkiak kopiatu ditzala eta irudi bakoitzetik bi kopia egin ditzala eta listo! Badituzue bikote jolasetara jolasteko txartelak. 
Oso erreza da: Txartel guztiak buruz behera jarri eta bikotea topatu beharko duzue. Hori bai!! Lehenengo txartelari buelta ematerakoan bere izena zuzen esan behar dute, hala ez bada, ezingo dute bigarren txartelari buelta eman. 
-----------------------------
Esta semana vengo con otra propuesta: esta vez trabajaremos el vocabulario y os propongo un juego:
1. Repasar el nombre de cada imagen (si se acuerdan fenomenal y si no se acuerdan tranquilidad que los repasaremos de nuevo)
2. Copiar el nombre debajo de cada imagen
3. Si tenéis la opción de imprimir, por favor, sacar dos copias.  ¡Y si no tenéis la posibilidad de imprimir, tranquilos! Seguro que en casa tenéis algún artista. Por lo tanto, que ese artista copie los dibujos y haga dos copias de cada imagen y ¡ya está! Ya tenéis las tarjetas para jugar a juegos de pareja.

Es muy fácil: tendréis que poner todos las imágenes boca abajo y encontrar la pareja. ¡Eso sí! Al darle la vuelta a la primera tarjeta deben decir su nombre correctamente, si no es así, no podrán dar la vuelta a la segunda tarjeta.

HIZTEGIA/VOCABULARIO






HIZTEGIA LANTZEKO IRUDIAK/ IMÁGENES PARA REPASAR EL VOCABULARIO




BIDEO INTERESGARRI BAT/ UN VÍDEO INTERESANTE


2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

FINGER PUPPETS/ TXOTXONGILOAK


Kaixo familia, 
Ingeleseko saioetan 4. istorioarekin lanean gabiltza, hau da, MANDY AND DADDYrekin. Aste honetan ahal den heinean,  proposatzen duguna honakoa da: 
Beheko irudiak erabiliz, txotxongiloak osatzea. 
1. Falta dena osatu (HEAD, EYES, NOSE, MOUTH, EARS AND HAIR)
2. Ondoren margotu eta irudiak moztu.
3. Elkarrizketa familiako beste kideei erakutsi. (Behean txertatuko dizuet lantzen ibili garen elkarrizketa)
-----------------------------
Kaixo familia, 
En las sesiones de inglés estamos trabajando con el 4º cuento, MANDY AND DADDY. En la medida de lo posible lo que os proponemos es lo siguiente: 
Utilizando las imágenes de abajo realizar unas marionetas. 
1. Completar lo que falta (HEAD, EYES, NOSE, MOUTH, EARS AND HAIR)
2. A continuación colorear y cortar las imágenes.
3. Mostrar el diálogo a los demás miembros de la familia. (Abajo os adjunto la conversación que hemos estado trabajando)






Pupil:  Daddy, can I play with the PlayStation?
Daddy:  Not now. It’s time to have a bath.
Pupil:  cold water, ..., hot water, ..., shhhhhh, finished.
Pupil: Daddy, can I play with the PlayStation?
Daddy: Not now. It’s time to have dinner.
Pupil: Soup, soup, soup,...Hamburger, hamburger, hamburger,...Banana, banana, banana,...  Finished.
Pupil: Daddy, can I play with the PlayStation?
Daddy: Yes, now you can.
Pupil: Hooray! I’ve got the PlayStation!
Walk, walk, walk, ... [mime it]
Run, run, run, ... [mime it]
Jump, jump, jump, ... [mime it]
Fly, fly, fly, ... [mime it]
Up, up, up, ... [mime it]
Down, down, down, ... [mime it]


Nahi izanez gero, marrazki bizidun hauek ikusteko aukera duzue, istorioaren gaiarekin (janaria besteak beste) zerikusia dute. 
------------------------------------
Si queréis podéis ver estos dibujos animados que entre otros temas está relacionado con la temática (la comida) que estamos trabajando. 



Ondo izan!!

2019(e)ko martxoaren 31(a), igandea

THE LITTLE WITCH

Sorgin ama eta bere alaba etxean daude. Sorgin txikiak zazpi urte betetzen ditu. Amak zorionetako abestia kantatu ondoren, pastel bat eta hiru opari ematen dizkio: kapel beltza, erratza eta formula magikoen liburua. Poz-pozik dago Sorgin Txikia, eta honakoa esaten du: "Agur, ama, banoa". "Kontuz gero!", erantzuten dio amak, "sorgina izatea ez da-eta erraza". Sorgin Txikiak, ordea, "Tira, erratza, goazen!" eta erratza hegan ateratzen da.

Sorgin Txikia kale batera iristen da, eta playstation bat daraman mutiko batekin egiten du topo. "Emaidazu playstation-a", esaten du Sorginak eta "Nirea da!" erantzuten dio mutikoak. Sorgin Txikiak formula magikoen liburua hartu eta esaten du: "Nire sudurra ukitu dut, nire belauna ukitu dut eta playstation niregana dator!. Baina, bat-batean, tximista bat lehertzen da eta zerbait gaizki irteten da. Sorgin Txikiak ez du playstation-a lortu, baina bai garatxo bat ateratzea bere sudurrean. "Tira, erratza, goazen!" eta hegan ateratzen da.   

Sorgin Txikia etxera itzultzean amak sudurreko garatxoa ikasten dio eta barrez esaten dio: "Sorgin txiki-txiki bat zara!". Eta Sorgin Txikia, haserre bizian, formula magikoen liburua hartu eta amentzako formula baten bila hasten da. "Ukitu dut nire sudurra, ukitu dut nire sabela, garatxo-garatxo joan zaitez amaren sudurrera!". Oraingo honetan formula magikoak funtzionatu egin du eta garatxoa amaren sudurrera pasa da. "Iuffi! Sorgina naiz, sorgin beldurgarri bat!, oihukatzen du pozez gainezka Sorgin Txikiak. Eta amak mesedez eskatzen dio: "Sorgin Txikia, atera iezadazu garatxo hau sudurretik". Kenduko al dio garatxoa edo bertan utziko dio?

Landuko dugun hiztegia:
Little Witch
Mummy witch
Birthday cake (with seven candles)
Black hat
Broomstick
Spell book
«Come on broomstick, let’s go!»
Boy with ice cream/boy with a Playstation
Little Witch with the spell book
Little Witch with a wart
Mummy witch with a wart

2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena

5th unit: THE DOCTOR

THE DOCTOR
Mendiko etxe batean hartzatxo bat eta bere ama bizi dira. Goiz batean, hartzatxoak amari esaten dio: "Agur ama, paseo bat ematera noa". Eta amak, "ados, baina euria hasten badu etorri azkar-azkar etxera". "Ondo da, ama" erantzuten dio hartzatxoak eta joan egiten da. Hartzatxoa basora iristean, euria hasten da, "zer esango ote du amak?", baina euripean jarraitzen du, saltoka, korrika eta dantzan. Azkenean, busti-busti eginda, etxera itzultzen da. 
"Zer egin duzu?", galdetzen dio amak haserre eta arropa kentzeko agindu eta ohera joateko esaten dio. Behin lotan dagoela, hartzatxoa doministikuka hasten da: "Aaaatxissss!". Eta negarrez hasten da, "ama, gaizki nago" eta amak medikuari deitzen dio telefonoz.  Medikua hartzatxoaren etxean dagoenean esaten dio: "Hartzatxo, ireki ahoa eta atera mihia!". Eta azkenean, injekzioa jarri behar diola erabakitzen du.  

Landuko ditugun hitzak: 
-Little Bear
-Mummy bear
-I’m dancing
-it’s raining
-I’m wet!
-I’m jumping
-jacket
-trousers
-shoes
-pyjama
-«atishoo!
-telephone
-doctor
-open your mouth! (stick out your tongue!)
-injection 

Bideo interesagarria:

2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

4th unit: MANDY AND DADDY

MANDY AND DADDY
Mandy PlayStationakin jolasean dabil aitak afaltzeko ordua dela esaten dionean. Mandyk jokoa utzi eta afaltzera doa. Zer dago afaltzeko? Mandyk zintzo-zintzo afaltzen du eta amaitzean bainugelara doa hortzak garbitzera, eta gero bere logelara lo egitera. Aitak "ondo lo egin"esaten dio musu bat eman ondoren eta logelatik ateratzen da. 
Orain berriz, aita da PlayStationekin jolastu nahi duena. Mandyk deitu eta "aita...ura!" Aita logelara joaten da eta ura ematen dio esanez, "ondo lo egin, Mandy". Aita logelatik irten eta PlayStationekin jolasten saiatzen da. Baina Mandy berriro ere deika, "aita... eman musu bat". Behin eta berriro aita jolasten hasten den bakoitzean, Mandyk deitzen dio zerbait desberdina eskatuz. Azkenean, Mandy lo geratzen da, baina, orain oso berandu da eta aita ere lotara joaten da.

Landuko ditugun hitzak:
-Mandy playing with the PlayStation 2     
-Daddy
-What´s for dinner? 
-Soup
-Spaghettis
-Pizza
-Hamburger
-Chips
-Chicken
-Yoghurt
-Banana
-Ice-cream


Bideo interesgarria:

2018(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena

3rd unit: THE HAMSTER

THE HAMSTER
Michael eta bere ama etxean daude. Amak hamster baten ipuina irakurtzen dio. Michaelek esaten dio "Ama, hamster bat nahi dut". Baina amak dio "ez, ihes egingo du eta kaka egingo du". "Kaxa batean ipiniko dut", esaten du Michaelek, eta ama ados dago.
Michael animalia dendara joan eta hamsterra erosten du. Amari agindu bezala, kaxa bat eskatzen du eta hamsterra bertan sartzen du.
Etxera itzultzean, Michaelek hamsterra erakusten dio amari, jolasten duen bitartean eta amak gogorarazten dio hamsterrak kaxan egon behar duela.
Lotarako orduan iristen da eta amak galdetzen dio "non dago hamsterra?" eta Michaelek "kaxan dago". Baina hurrengo egunean ama logelara joaten denean...

Landuko ditugun hitzak:
MICHAEL                                                     MICHAEL PLAYING WITH THE HAMSTER
MUMMY                                                       MICHAEL SLEEPING
HAMSTER´S BOOK                                    WHERE IS THE HAMSTER?
HAMSTER                                                    PICTURE
BOX                                                               WARDROBE
MONEY                                                         BED
SHOP ASSISTANT                                       CURTAIN
(TWO) DOGS                                               HAMSTER POOH-POOHS
(TWO) CATS
(THREE) BIRDS
(FOUR) FISHES
(ONE) PARROT

2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

1st unit: JENNY



Hello familia!!
Badira aste batzuk ingeleseko saioekin hasi ginela. Dakizuen moduan 5 urteko gelan Ready metodologia erabiltzen dugu. Ikasle zein irakasle artean ipuin bat antzezten dugu, behin eta berriz esaldi eta hitzak errepikatuz. Azken finean, geu gara ipuina, geuk kontatzen dugu. Ipuina kontatzeak kontatzen duenari irakasten dio hizkuntza.


1. gai honek 6-7 asteko iraupena izango du eta aste bakoitzean 4 saio ematen dira.




JENNY
Jenny eta Suzy ahizpak dira. Jennyk 5 urte ditu eta Suzyk 10. Behin, Jennyk galdetzen dio bere ahizpari "Suzy, zertan ari zara? eta Suzyk erantzuten dio "pianoarekin jolasten ari naiz". Eta Jennyk esaten du "Suzy, utziko al didazu mesedez, pianoarekin jolasten?. Baina zaharrenak erantzuten du, "ez, txikia zara" eta Jenny negarrez hasten da. Ondoren, Suzy beste jostailu desberdinekin jolasten jarraitzen du eta gauza bera gertatzen da, Jennyk negarrez bukatzen du. 
Lo egiteko ordua iristen da eta Jennyri gauza bat bururatzen zaio. Suzy lo dagoen bitartean, bere oheraino hurbildu eta halako batean garrasi bat ateratzen du "AAAHHH", Suzy seko ikaratu eta negarrez hasten da. Jennyk bere helburua lortu du, Suzy ere negarrez hasten da beraz, bera ere ume txikia da.  

Landuko ditugun hitzak:
JENNY                                JENNY CRYING
SUZY                                  SUZY SLEEPING
PIANO                                JENNY SHOUTING
TEDDY BEAR                   SUZY CRYING


2017(e)ko martxoaren 5(a), igandea

3. THE HAMSTER

Kaixo familia!!!
Hirugarren istorioa amaitu dugunez, hemen duzue eskuragarri zuen seme-alabekin ikusi ahal izateko.



2017(e)ko otsailaren 5(a), igandea

3. THE HAMSTER



Kaixo familia!!
Zer moduz? Gu oso ondo!! Buru-belarri istorio berriarekin! Michael istorioko protagonistarekin batera, animalia desberdinak ezagutuko ditugu, zakurrak, katuak, arrainak, txoriak, hamsterrak... eta hauek guztiak marraztuz, talde bakoitzak animali-denda bat sortuko du. 




Eta hona hemen, gure animali-dendak!!! Katuren bat erosi nahi al duzue??😉😉

2016(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

2. JOHNNY

Hello!
How are you?
Bigarren istorioa bukatu dugunez, hemen duzue eskuragai zuen seme-alabekin ikusteko.