2018(e)ko apirilaren 26(a), osteguna

Proiektu berriak

Aste honetako proiektuak honako hauek dira:
Irakurketa idazketa gunean, talde txikietan bildu eta barazki eta fruta ezberdinen hitzen soinuak identifikatzen saiatu gara. Gure gelakoen izenen soinu berdinekin alderatuz edota ezagutzen ditugun hitzekin lotuz errazago egin dugu.



Mate-logika gunean, batuketa batzuk egin ditugu. Horretarako fruitu eta barazki kopurua zenbatu dugu eta hau egin ostean biak batu ditugu.



Plastika gunean, gure ortua sortzeko barazki, fruitu eta intsektuak egin ditugu, teknika ezberdinak erabiliz. Tomateak, zerbak eta intsesktuak margotu egin ditugu, letxugak zetazko paperarekin egin ditugu eta ilarrak kartulina eta zetazko papera biribilduz egin dugu. Azenarioak kartulina tolestuz egitea lortu dugu eta piperrak, aldiz, plastilinarekin. Ez dakizue zein polita gelditzen ari den,,, aurrerago ikusi ahal izango duzue!







ESPERIMENTAZIO GUNEARI BIZI BERRIA EMATEN

Aste honetan esperimentazio tailerra zabaldu da, eta bai zabaldu ere!
Aurreko asteetan gure irakasleak gune horren inguruan ibili dira, behatzak kokotxaren gainean zituztela eta pentsati xamar bezala. Alde batetik begiratzen zuten, bestetik begiratu... eta azkenean gutxinaka gutxinaka gauza desberdinak ekartzen joan dira.
Guk irrikaz galdetu diegu egunero ea zer zen hor zegoena, zertarako zen, nork erabili ahalko zuen... eta hara non astelehenean azaldu ziguten gune honetan nola ibili gaitezkeen!

Gure harridurarako derrigorrezkoa da zapatak eta galtzerdiak kentzea!

Lurrean material ezberdina dago bakoitza bere texturarekin, hala nola: dilistak, hondarra, koltxoneta, mimbrezko panelak eta belar artifiziala.

Eremu batetik bestera oin hutsik ibiltzen gara eta zelako plazera horrenbeste textura ezberdinen artean! 

Hona hemen argazki batzuk:








2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna

Aste honetako proiektuak!

Udaberria gaiarekin hasi gara eta aurreko astean gela apaintzeko UDABERRIA hitza apaindu genuen eta lore ezberdinak egin genituen, zelofanezko papera erabiliz.

Aste honetan, aldiz, mate-logika gunean "Babarrun ale magikoak" ipuineko haurrari gaztelutik jaisten lagundu diogu eta horretarako laukitxoak zenbatu eta norabide egokian eraman behar izan dugu.


Irakurketa-idazketa gunean, babarrunen sekuentzia zein den ezagutu dugu eta hipotesiak egin ditugu. Ondoren sekuentzia horiek moztu, ordenatu eta bakoitzean zer gertatzen zen idatzi dugu. Zein ote da hurrengo pausoa? Laister jakingo dugu...



Azkenik, plastika gunean, tximeleta batzuk egin ditugu, baina ez edozen modutako tximeletak...Gure argazkiarekin eginiko tximeleta baizik! Denok tximeleta bihurtu gara eta material ezberdinekin gure hegalak apaindu ditugu! Eta gero...erdiko aretoan itsatsi ditugu guztiak!!








2018(e)ko apirilaren 16(a), astelehena

5th unit: THE DOCTOR

THE DOCTOR
Mendiko etxe batean hartzatxo bat eta bere ama bizi dira. Goiz batean, hartzatxoak amari esaten dio: "Agur ama, paseo bat ematera noa". Eta amak, "ados, baina euria hasten badu etorri azkar-azkar etxera". "Ondo da, ama" erantzuten dio hartzatxoak eta joan egiten da. Hartzatxoa basora iristean, euria hasten da, "zer esango ote du amak?", baina euripean jarraitzen du, saltoka, korrika eta dantzan. Azkenean, busti-busti eginda, etxera itzultzen da. 
"Zer egin duzu?", galdetzen dio amak haserre eta arropa kentzeko agindu eta ohera joateko esaten dio. Behin lotan dagoela, hartzatxoa doministikuka hasten da: "Aaaatxissss!". Eta negarrez hasten da, "ama, gaizki nago" eta amak medikuari deitzen dio telefonoz.  Medikua hartzatxoaren etxean dagoenean esaten dio: "Hartzatxo, ireki ahoa eta atera mihia!". Eta azkenean, injekzioa jarri behar diola erabakitzen du.  

Landuko ditugun hitzak: 
-Little Bear
-Mummy bear
-I’m dancing
-it’s raining
-I’m wet!
-I’m jumping
-jacket
-trousers
-shoes
-pyjama
-«atishoo!
-telephone
-doctor
-open your mouth! (stick out your tongue!)
-injection 

Bideo interesagarria: