2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

Perretxiko erakusketara irteera

Hurrengo asteetan udazkenaren inguruan arituko gara. Eta gaiari hasiera emateko, perretxiko erakusketara joatea ideia ona izan zitekeela iruditu zitzaigun.

Euria ari zuenez bakoitzak bere aterkia hartu eta binaka eskutik helduta kultur etxera abiatu ginen. 
Bertan pila bat perretxiko ikusi genituen eta bakoitzak koloretako gomets bat zeukan: berdea, horia edo gorria. Ezetz asmatu gomets bakoitzak zer esan nahi zuen?

Ondoren perretxikoei buruz hizketan egon ginen eta hauei buruzko berezitasunak ere erakutsi zizkiguten.

Orain jada badakigu perretxikoei buruz zertxobait gehiago!














Bukatzeko, behin gelara bueltatutakoan, plastika gunean bakoitzak perretxiko bat egin zuen etxera eramateko.





Tetrabrik ontziez eginiko etxea

Etxea eta Ikastolaren gaiari amaiera emateko, tetrabrik ontziez osaturiko etxe handi bat egin dugu. Lan asko suposatu digun arren eta egiterako orduan geure zalantzak eta kezkak izan ditugun arren, azkenean begiratu zein polita eta sendoa geratu zaigun.