2018(e)ko maiatzaren 17(a), osteguna

ASTE HONETAKO PROIEKTUAK


Aste honetako proiektuak pila bat gustatu zaizkigu!
HELBURUA: OSTIRALEAN FRUTA BROTXETAK EGITEA IZAN DA.

Beraz, erabaki genuen ostegunean merkatura joango ginela garaiko frutak erostera. Baina noski, merkatuan zer erosi jakiteko, lehenengo sasoiko frutak zeintzuk ziren jakin behar izan dugu. 
Gero erabaki zeintzuk erosiko ditugun eta ondoren zerrenda bat egin dugu erosiko ditugun frutena!


Bestalde, jakiteko dirua nola erabiltzen den eta merkatuan kanbioak ondo zenbatzeko denda bat osatu dugu! Dendarako produktuak guk geuk marratu ditugu grafomotrizitatea lantzeko, ondoren margoztu eta moztu ditugu. 

Hurrengo egunean jada produktuak genituela denda bat sortu genuen eta Ane irakaslea dendaria izanik, gu produktuak erostera joan ginen olgetako txanponak erabiliz. Baina gu azkarrak izan ginen eta binaka eta hirunaka ipini ginen diru gehiago izateko eta beraz produktu gehiago erosi ahal izateko! Hor ibili ginen guk sortutako dendan produktuak erosten eta antzerki pixka bat egiten ere!

Ostegunean beraz merkatu plazara joan gara, eta bidean "SARDINA BAAAT", "OELELE", "IKASTOLA GORA GURE IKASTOLA" eta hainbat abesti abestuz joan gara! Merkatu plazara heldu garenean irakasleek esan digute barruan ezin genuela abestu eta seriotasun pixkat bat erakutsi behar genuela eta halaxe egin dugu! Beraz bertan marrubiak, sagarrak, udareak, platanoak, mandarinak eta gereziak erosi ditugu! Talde bakoitza merkatu plazako fruta denda batera joan da eta han ibili gara, zenbat balio duen galdetu, zenbat diru dugun kalkulatu, zenbat kilo erosi ditzakegun pentsatu, zenbat diru eman behar diogun, zenbat bueltatu behar diguten... Merkatu plazako saltzaileak ere poz-pozik geratu dira gure bisitarekin!
Eta sekretutxo bat kontatuko dizuegu, Alazneren gelakoen erosketarekin 20€ko bale baten zozketan sartu gara! Tokatzen bazaigu denontzako fruta erosiko duela esan du irakasleak!

Baina horrenbeste fruta zertarako erosi dugu? Bada bihar frutaren eguna denez, fruta brotxetak egingo ditugu hamarretako lez eta hauek jango ditugu eta sobratzen bada HH2-3koengana joango gara fruta ematera. 
Hala ere asko sobratzen bada likuadora ekarriko omen dute esan dute irakasleek eta arratsaldean fruta zukuak edango ditugu! 































































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina