2019(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

Azpeitira Txangoa

Maiatzaren 24ean, txangoan Azpeitira joan ginen eta nahiz eta eguraldi tristea egin, oso ondo pasa genuen!!!

Heldu bezain laister euria hasi zuen eta bertako parke batetara joan ginen. Bertan geundela irakasleek gailetak eman zizkiguten, jateko gose ginen eta!

Nahikoa jolastu eta gero, taldeetan eserita bazkaldu genuen eta ondoren, izozkiak jan genituen.

Azkenik, autobusa hartu eta Elgoibarrera bueltatu ginen neka-neka eginda!