2019(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

Elurretako panpina berrerabilitako materialarekin

Neguarekin lotuta, beste eskulan polit bat ere egin dugu plastikako gunean. Kasu honetan, berrerabilitako materiala erabili dugu gure elurretako panpina egiteko. 

Hasteko, haur bakoitzak etxean zuen plastikozko botila txiki bat ekarri du Ikastolara. Gero, gelan genuen erabilitako papera aprobetxatuz, hau txiki txiki egin eta botilak bete ditugu. Ondoren, begiak, sudurra, ahoa... gure sormenaren arabera ipini dizkiogu. Eta bukatzeko, pinotxo papera erabili dugu gure panpinari bufanda egiteko. 

Begiratu zein politak gelditu diren!









2019(e)ko otsailaren 21(a), osteguna

Liburutegira bisita

Gaur HH05 urtekoak Gotzon Garate Udal Liburutegian izan gara Maite Franco ipuin kontalariaren istorioak entzuten.

Hiru istorio labur kontatu dizkigu: lehena, erabat barregarria. Untxi familia bati buruzko izan da, Ximun izeneko untxi txikiak "txorikaka" besterik esaten ez zekiena, eta otsoa agertu denean ere, ezin izan duena "txorikaka" hitza gordetzerik izan. 

Bigarrena, berriz, beldugarria izan da, edo hori adierazi digu Maitek, baina, hemen ere barre galantak egin ditugu. Alberto edo Roberto izeneko untxi bati buruzkoa izan da. Ez, ez, bere izena Rigoberto zen. Ilunpean menditik jaisten diren otsoen beldur zena, baina, dena urtebetze sorpresa batean amaitu dena, kandelak eta guzti izan ditugu! 

Azkenengoan, dibertigarria izan behar zuen horretan, parte hartzeko aukera izan dugu antzerkitxo bat eginez. Txanogorritxoren moldaketa bat izan da, amonarekin, otsoarekin, eta lau anai-arrebekin, bata txanogorritxo, bestea txanourdintxo, hirugarrena txanozuritxo eta azkena txanobeltzitxo. Hori piura bertako jantziekin!

Oso-oso ondo pasa dugu eta hilean behin antolatzen duten ipuin-kontalarien dinamika nolakoa den ikusteko aukera izan dugu. Gogotsu gaude hurrena noiz helduko den jakiteko!!!!