2019(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

Gurasoak Ikastolan

Azkenengo asteetan hainbat guraso izan ditugu Ikastolan bakoitza bere ekarpenak eginez.

Lehenik, Amaia izan genuen ipuintxo barregarri bat kontatzen, "Ipurditxo bihurritxo" hain zuzen ere. Zenbat barre egin genuen eta zenbat gustatu zitzaigun!






Ondoren, Maider etorri zitzaigun "Kezkamuxalak" ipuina kontatuz. Ipuina kontatzeaz gain, Kezkamuxalak egiteko aukera ere izan genuen. Ba al dakizue zertarako balio duten Kezkamuxalek? Galdetu zuen seme-alabei eta seguru badakitela erantzuten.






Eta bukatzeko, Maider eta Leticia izan genituen gitarraren laguntzaz ipuintxo polit bat kontatzen. Zoragarria izan zen eta gure haurrak zur eta lur gelditu ziren emanaldiarekin.






ESKERRIK ASKO GUZTIOI ZUEN PARTE HARTZEAGATIK!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina