2019(e)ko apirilaren 9(a), asteartea

Artelana batuketak landuaz

Aste honetan hiri bateko skyline-a egin dugu puzzle eran. 

Taldeka pieza bat izan dugu eta pieza horrek batuketa bat zeukan atzean. Pieza horren aurrean aldiz, irudi bat zegoen (hiri bateko zatitxo bat) eta kolore beltzez margotu behar izan dugu hau.

Eragiketa egin eta margotu ostean, puzzle erako oinarri batean kokatu behar izan dugu, gure eragiketaren emaitza eta oinarriko zenbakia berdinak izanik. 

Azkenik, erdiko aretoan ipini dugu gure artelana!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina