2018(e)ko urtarrilaren 15(a), astelehena

URTEKO LEHENENGO PROIEKTUAK


Gabonetako oporretatik bueltatu eta sekulako energiarekin hasi dugu urtea ikastolan! Gabonetan ondo deskantsatu, jolastu, gurasoekin egon, opariak hartu, parkean egon, opor txikiren batera joan ondoren, poz-pozik bueltatu gara denok ikastolara! Proiektuak egiteko ere izugarrizko gogoa azaldu zuten gure txikitxoek eta hemen azalduko dizkizuegu egindakoak. 
Pasa den asteko proiektu hauek negua gaiaren barruan egin genituen. 
Matelogikako gunean neguko txapel a motezberdinak marratu genituen zenbakiak lotuz. Txapel batzuek 10 arte zeuzkaten zenbakiak, beste batzuk 15 arte eta beste batzuk 23 arte. Horrela txapel ezberdinak ikusi genituen. Badakizue zertarako egin genuen? Bada... GURE GELA APAINTZEKO!!! Neguko apaingarririk ez geneukanez...
Irakurketa idazketan mezu sekretu bat estalgabetu behar izan genuen. Horretarako hizki bakoitzak zenbaki bat zeukan, eta behean zeuden zenbakiei dagozkien hizkiak ipiniz mezu sekretua aurkitu ahal izan genuen! Eta beno... jada eginda daukagunez hau esango dizuegu zein zen: 
URTARRILA HOTZA, NEGUAREN BIHOTZA. 



Azkenik plastika gunean, berrerabilitako materiala erabili genuen gure elurretako panpina egiteko. Ur botilak taberna batean eskatu genituen eta pila bat eman zizkiguten! Botilak betetzeko erabili genuen papera ere aurretik erabilitako papera zen! Eta ondoren, begiak, sudurra, ahoa, besoak... gure sormenaren arabera ipini genizkion!
Bukatzeko pinotxo papera erabili genuen gure panpinari bufanda egiteko. 















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina