2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

LANBIDEAK

Aste honetan lanbideak lantzen aritu gara, eta ondorioz, plastika guneko proiektua horren inguruan izan da, hau da, nagusitan zein lanbide izatea nahi duten galdetu diegu, eta hori marraztu eta idatzi behar zuten: denetarik entzun dugu; futbolari, irakasle, erizain, sugiltzaile..... ideia pilla bat bota dituzte haurrek, eta baita hori nahi izatearen zergatia ere argi zuten batzuk!

PLASTIKA GUNEA:

Aipatu bezala nagusitan izan nahi duten lanbidea marraztu behar izan dute, baita izena idatzi ere:


IRAKURKETA-IDAZKETA GUNEA:

Simetria bat egin dute arrain baten irudiarekin. Dezente kostatu zaie orokorrean lan hau burutzea, izan ere, begi-esku koordinazio lan handia dago simetriako ariketetan eta hasieran laguntza pixka bat behar izan dute. Baina amaierarako primerako arrainak irten zaizkigu!!!


MATEMATIKA GUNEA:

Errenkadan jartzen zuen zenbakia kontutan hartuz, gomets kopuru berbera itsatsi behar zuten.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina