2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

ASTE MOTZA, PROIEKTU MOTZAK

3 eguneko astea izan dugunez, proiektu nahiko motzak egiten aritu dira gure txikiak;
Alde batetik, herria eta auzoa gaia lantzen hasi garenez, gure herriari buruz hausnarketa bat egin dugu, ideia zaparrada ere bota genuen eta irakurketa-idazketa gunean "NIRE HERRIA ELGOIBAR DA" esaldia kopiatu genuen:



Bestalde, plastika gunean, aurreko orriak zeukan marrazkia margotu genuen, bertan agertzen ziren irudiak komentatu ondoren:


Azkenik, matematika gunean, aurrez egin genuan seriazio lana errepikatu genuen, baina oraingoan zailtasun handiagoarekin, gomets txikiekin.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina