2019(e)ko martxoaren 31(a), igandea

THE LITTLE WITCH

Sorgin ama eta bere alaba etxean daude. Sorgin txikiak zazpi urte betetzen ditu. Amak zorionetako abestia kantatu ondoren, pastel bat eta hiru opari ematen dizkio: kapel beltza, erratza eta formula magikoen liburua. Poz-pozik dago Sorgin Txikia, eta honakoa esaten du: "Agur, ama, banoa". "Kontuz gero!", erantzuten dio amak, "sorgina izatea ez da-eta erraza". Sorgin Txikiak, ordea, "Tira, erratza, goazen!" eta erratza hegan ateratzen da.

Sorgin Txikia kale batera iristen da, eta playstation bat daraman mutiko batekin egiten du topo. "Emaidazu playstation-a", esaten du Sorginak eta "Nirea da!" erantzuten dio mutikoak. Sorgin Txikiak formula magikoen liburua hartu eta esaten du: "Nire sudurra ukitu dut, nire belauna ukitu dut eta playstation niregana dator!. Baina, bat-batean, tximista bat lehertzen da eta zerbait gaizki irteten da. Sorgin Txikiak ez du playstation-a lortu, baina bai garatxo bat ateratzea bere sudurrean. "Tira, erratza, goazen!" eta hegan ateratzen da.   

Sorgin Txikia etxera itzultzean amak sudurreko garatxoa ikasten dio eta barrez esaten dio: "Sorgin txiki-txiki bat zara!". Eta Sorgin Txikia, haserre bizian, formula magikoen liburua hartu eta amentzako formula baten bila hasten da. "Ukitu dut nire sudurra, ukitu dut nire sabela, garatxo-garatxo joan zaitez amaren sudurrera!". Oraingo honetan formula magikoak funtzionatu egin du eta garatxoa amaren sudurrera pasa da. "Iuffi! Sorgina naiz, sorgin beldurgarri bat!, oihukatzen du pozez gainezka Sorgin Txikiak. Eta amak mesedez eskatzen dio: "Sorgin Txikia, atera iezadazu garatxo hau sudurretik". Kenduko al dio garatxoa edo bertan utziko dio?

Landuko dugun hiztegia:
Little Witch
Mummy witch
Birthday cake (with seven candles)
Black hat
Broomstick
Spell book
«Come on broomstick, let’s go!»
Boy with ice cream/boy with a Playstation
Little Witch with the spell book
Little Witch with a wart
Mummy witch with a wart

2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna

Elgoibarko eraikin ezberdinak ikusten

Herria eta eraikuntzak gaiarekin lotuta, atzo arratsaldean irteeratxo bat egin genuen gure herriko eraikuntza ezberdinak ikustera. Nahiz eta gehienak ezagutzen genituen, ondo etorri zitzaigun eraikuntza bakoitza non dagoen zehaztun gehiagoz jakiteko. Hemen dituzue argazki batzuk!













2019(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

Elurretako panpina berrerabilitako materialarekin

Neguarekin lotuta, beste eskulan polit bat ere egin dugu plastikako gunean. Kasu honetan, berrerabilitako materiala erabili dugu gure elurretako panpina egiteko. 

Hasteko, haur bakoitzak etxean zuen plastikozko botila txiki bat ekarri du Ikastolara. Gero, gelan genuen erabilitako papera aprobetxatuz, hau txiki txiki egin eta botilak bete ditugu. Ondoren, begiak, sudurra, ahoa... gure sormenaren arabera ipini dizkiogu. Eta bukatzeko, pinotxo papera erabili dugu gure panpinari bufanda egiteko. 

Begiratu zein politak gelditu diren!









2019(e)ko otsailaren 21(a), osteguna

Liburutegira bisita

Gaur HH05 urtekoak Gotzon Garate Udal Liburutegian izan gara Maite Franco ipuin kontalariaren istorioak entzuten.

Hiru istorio labur kontatu dizkigu: lehena, erabat barregarria. Untxi familia bati buruzko izan da, Ximun izeneko untxi txikiak "txorikaka" besterik esaten ez zekiena, eta otsoa agertu denean ere, ezin izan duena "txorikaka" hitza gordetzerik izan. 

Bigarrena, berriz, beldugarria izan da, edo hori adierazi digu Maitek, baina, hemen ere barre galantak egin ditugu. Alberto edo Roberto izeneko untxi bati buruzkoa izan da. Ez, ez, bere izena Rigoberto zen. Ilunpean menditik jaisten diren otsoen beldur zena, baina, dena urtebetze sorpresa batean amaitu dena, kandelak eta guzti izan ditugu! 

Azkenengoan, dibertigarria izan behar zuen horretan, parte hartzeko aukera izan dugu antzerkitxo bat eginez. Txanogorritxoren moldaketa bat izan da, amonarekin, otsoarekin, eta lau anai-arrebekin, bata txanogorritxo, bestea txanourdintxo, hirugarrena txanozuritxo eta azkena txanobeltzitxo. Hori piura bertako jantziekin!

Oso-oso ondo pasa dugu eta hilean behin antolatzen duten ipuin-kontalarien dinamika nolakoa den ikusteko aukera izan dugu. Gogotsu gaude hurrena noiz helduko den jakiteko!!!!















2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

Emanaldi Pedagogikoa: Negua

Azkenean heldu zen horrenbeste itxarondako eguna!
Ostegunean gurasoentzako emanaldia egin genuen. Hainbat entsegu egin genituen gurasoen aurrean antzeztu aurretik. Aurten Neguan oinarritutako emanaldia egin dugu, ikasi eta landu ditugun elementuak oinarritzat hartu ditugu eta emanaldian erakutsi nahi izan dizuegu. Espero dugu gustatu izana!

Emanaldi Pedagogikoa: Negua

2019(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

Neguaren inguruko proiektuak

Gabonetako oporretatik bueltatu eta sekulako energiarekin hasi dugu urtea ikastolan! Gabonetan ondo deskantsatu, jolastu, gurasoekin egon, opariak hartu, parkean egon, opor txikiren batera joan ondoren, poz-pozik bueltatu gara denok ikastolara! Proiektuak egiteko ere izugarrizko gogoa azaldu zuten gure txikitxoek eta hemen azalduko dizkizuegu egindakoak. 

Hurrengo asteetan neguarekin loturiko hainbat proiektu txiki burutuko ditugu eta gure azken helburua, zuentzako emanaldi pedagogiko polit bat eskeintzea izango da. Horretarako lan asko egin beharko dugu eta erdiko aretoa apaintzeko ere buruari buelta batzuk eman beharko dizkiogu.