2019(e)ko otsailaren 21(a), osteguna

Liburutegira bisita

Gaur HH05 urtekoak Gotzon Garate Udal Liburutegian izan gara Maite Franco ipuin kontalariaren istorioak entzuten.

Hiru istorio labur kontatu dizkigu: lehena, erabat barregarria. Untxi familia bati buruzko izan da, Ximun izeneko untxi txikiak "txorikaka" besterik esaten ez zekiena, eta otsoa agertu denean ere, ezin izan duena "txorikaka" hitza gordetzerik izan. 

Bigarrena, berriz, beldugarria izan da, edo hori adierazi digu Maitek, baina, hemen ere barre galantak egin ditugu. Alberto edo Roberto izeneko untxi bati buruzkoa izan da. Ez, ez, bere izena Rigoberto zen. Ilunpean menditik jaisten diren otsoen beldur zena, baina, dena urtebetze sorpresa batean amaitu dena, kandelak eta guzti izan ditugu! 

Azkenengoan, dibertigarria izan behar zuen horretan, parte hartzeko aukera izan dugu antzerkitxo bat eginez. Txanogorritxoren moldaketa bat izan da, amonarekin, otsoarekin, eta lau anai-arrebekin, bata txanogorritxo, bestea txanourdintxo, hirugarrena txanozuritxo eta azkena txanobeltzitxo. Hori piura bertako jantziekin!

Oso-oso ondo pasa dugu eta hilean behin antolatzen duten ipuin-kontalarien dinamika nolakoa den ikusteko aukera izan dugu. Gogotsu gaude hurrena noiz helduko den jakiteko!!!!















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina