2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala

OPOR AURREKO EGUNAK DISFRUTATZEN!!!

Atzo arratsaldean, kalera irten ginen gure herrian dauden lanbide ezberdinak ikusi eta ezagutzera. Denetarik ikusi genuen eta haurrekin landu.

Gaur berriz, hiruhilekoari amaiera emateko, eta oporrak ondo hartzeko, bi guraso animatu zaizkigu eta sekulako giroa jarri dute gure parkean!!!! Haurrek primeran pasa dute, eta baita guk ere!!!! AUPA ZUEK!!! Zuek ere animatu egunen batean parte hartzera eta zuek egiteb dakizuen hori haurrekin elkarbanatzera!!!!



2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

KORRIKA BADATOR!!!!

Gogoratu apirilaren 5ean, korrika txiki-txikia ospatuko dugula, eta horretarako ikasle bakoitzak 2 kateorratz ekarri behar dituela Ikastolara.

Mila esker!!!

LANBIDEAK

Aste honetan lanbideak lantzen aritu gara, eta ondorioz, plastika guneko proiektua horren inguruan izan da, hau da, nagusitan zein lanbide izatea nahi duten galdetu diegu, eta hori marraztu eta idatzi behar zuten: denetarik entzun dugu; futbolari, irakasle, erizain, sugiltzaile..... ideia pilla bat bota dituzte haurrek, eta baita hori nahi izatearen zergatia ere argi zuten batzuk!

PLASTIKA GUNEA:

Aipatu bezala nagusitan izan nahi duten lanbidea marraztu behar izan dute, baita izena idatzi ere:


IRAKURKETA-IDAZKETA GUNEA:

Simetria bat egin dute arrain baten irudiarekin. Dezente kostatu zaie orokorrean lan hau burutzea, izan ere, begi-esku koordinazio lan handia dago simetriako ariketetan eta hasieran laguntza pixka bat behar izan dute. Baina amaierarako primerako arrainak irten zaizkigu!!!


MATEMATIKA GUNEA:

Errenkadan jartzen zuen zenbakia kontutan hartuz, gomets kopuru berbera itsatsi behar zuten.





2017(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

BESTE ASTE BAT ERE PASA DELA!!!

Aste honetan beste 3 proiektu dauzkate gure haurrek ostiral bitartean bukatu beharrekoak:

-Matematika gunean:

Haurraren logika eta orientazioa lantzeko jarduera bat daukagu. Ezkerreko irudia ondo begiratu, eta eskuinean berdin-berdina egin behar dute. Laukitxoei ondo erreparatuz.



-Pastika gunean:

Gaiarekin zerikusia duten bi marrazkiren artean aukeratu beharko dute eta margotu. Bertan, trafiko seinaleak, garraioak, herria, kalea.... agertzen dira.


-Irakurketa-idazketa gunean:

Elgoibarko udaletxea eta eliza aurrez plstika txokoan moztu eta itsasi ondoren, izena idatzi behar izan dute. Horrela hizkiak, silabak... landu ditugu eta azkenik izena osatu.




2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

ASTE HONETAKO PROIEKTUAK

Jada ipuin berriarekin hasita gaudenez, aste honetan horren inguruko 2 proiektu egin ditugu eta horretaz gain haurren logika eta espazialitate lantzeko beste ariketa bat.

IRAKURKETA IDAZKETA GUNEAN:

Erraldoi berekoiaren ipuinean dagoen komiki zati bat landu eta bertan idatzi beharrekoa kopiatu dute arbeletik.


PLASTIKA GUNEAN:


MATEMATIKA GUNEAN:

Ezkerreko irudia osatzeko falta den laukitxoa aurkitu behar izan dute eskuin aldean: