2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

Aste honetan ere burubelarri lanean!!

Aste honetan, orain arte ez bezala, 4 proiektu ezberdin izan ditugu. Matematika gunekia bikoitza izan da oraingoan:
Atentzioa lantzeko ariketa bat:
Ilara bakoitzean berdinak zirenak berdin margotu behar ziren.

Ezkerra-eskuina lantzeko ariketa bestea:
Eskumarantz zuten etxeak urdinez margotu behar ziren, ezkerrerantz zutenak gorriz, eta erdirantz zutenak berdez.

Bestalde, plastika txokoan irudimena landu eta esku motrizitatea trebatzwn joateko ( gorputza gaia lantzen gaudela aprobetxatuz), pertsonak osatu ditugu aldizkarietako gorputzeko atal ezberdinak erabiliz:

Amaitzeko, idazketa txokoan San Bals opila nola egiten den azaldu, eta errezeta idatzi dute:


Burubelarri aritu dira gure artistak lan eta lan eta egia esan, bikain egin dituzte! 





2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

MESEDETXO BATEN ESKEAN!!

Kaixo lagunak!!!

Mesedetxo baten eskean gatozkizue:

Gelan dauzkagun gune ezberdinetarako, material hau ekartzea eskertuko genizueke ( beti ere etxean soberan edukiz gero):

-Ur botilen tapoiak.
-Zapata kaxa handiak.
-Mota guztietako aldizkariak.

Mila esker aldez aurretik,

2017(e)ko otsailaren 5(a), igandea

3. THE HAMSTER



Kaixo familia!!
Zer moduz? Gu oso ondo!! Buru-belarri istorio berriarekin! Michael istorioko protagonistarekin batera, animalia desberdinak ezagutuko ditugu, zakurrak, katuak, arrainak, txoriak, hamsterrak... eta hauek guztiak marraztuz, talde bakoitzak animali-denda bat sortuko du. 




Eta hona hemen, gure animali-dendak!!! Katuren bat erosi nahi al duzue??😉😉

2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Asteko proiektuak

Aste honetan ere proiektu politak izan ditugu. 
Alde batetik gorputza lana lantzen ari garela kontutan hartuz, hainbat kontzeptu lantzen ibili gara : goia, behea, eskuma, ezkerra...

Bestalde, esku motrizitatea lantzeko marrazki bat eman eta guztia puntotxoz bete behar izan dute. Pazientzia handiko lana eskatu diegu baina zoragarri egin dute!!


Hemen gure langile finak:








SANTA AGEDA BEZPERA!

Gaur dakizuen bezala Santa Ageda bezpera ospatu dugu Ikastolan. Primeran ikasi dituzte gure txikiek abestiak eta horrelaxe abestu dute arratsaldean!


2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna

SANTA AGEDA BEZPERA ( abixua)

Bihar Santa Ageda bezpera ospatuko dugu eta euria iragarrita dagoenez, Ikastolan bertan ospatzea erabaki dugu. 16:15 ean izango da ekitaldia. 
Gonbidatuta zaudete ikustera! Animatu!!!