2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

Aste honetan ere burubelarri lanean!!

Aste honetan, orain arte ez bezala, 4 proiektu ezberdin izan ditugu. Matematika gunekia bikoitza izan da oraingoan:
Atentzioa lantzeko ariketa bat:
Ilara bakoitzean berdinak zirenak berdin margotu behar ziren.

Ezkerra-eskuina lantzeko ariketa bestea:
Eskumarantz zuten etxeak urdinez margotu behar ziren, ezkerrerantz zutenak gorriz, eta erdirantz zutenak berdez.

Bestalde, plastika txokoan irudimena landu eta esku motrizitatea trebatzwn joateko ( gorputza gaia lantzen gaudela aprobetxatuz), pertsonak osatu ditugu aldizkarietako gorputzeko atal ezberdinak erabiliz:

Amaitzeko, idazketa txokoan San Bals opila nola egiten den azaldu, eta errezeta idatzi dute:


Burubelarri aritu dira gure artistak lan eta lan eta egia esan, bikain egin dituzte! 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina