2018(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala

BROTXETAK AZKENEAN!

Gaur azkenean brotxetak egin eta jan ditugu!

Goizean pistetatik bueltatu garenean erdiko aretoan sorpresatxo bat geneukan prestatuta! (Egia esan bagenekien zerbait egingo zutela irakasleek...). Mahaietan aurreko egunean merkatu plazan erositako frutak geneuzkan zurituta! Brotxetak egiteko makiltxoak ere prest zeuden... Eta sorpresa txiki bezala ZUKU GUNEA izan dugu! (gero kontatuko dizuegu azkenean zer gertatu den gune honekin).

Taldeka eskuak garbitzera joan gara Learen amak ondo erakutsi zigun bezala eta ondoren erdiko aretoan elkartu gara denok. Esan beharra daukagu hasieran fruta ez dugula eskuekin askorik ikutu eta soilik makiltxoarekin aritu garela frutak makilan sartzen. Baina irakasleek hau ikusi dutenean, fruta haien eskuetan hartu eta mugitzen hasi dira eta guri ere berdina egiteko eskatu digute! Fruta ukitu, sentitu, usaindu, tenperatura, testura, zapore, kolore ezberdinak sentitu ditugu. Ez digute esan baina bol batean madaria, sagarra eta melokotoia nahastuta zeuden eta oso dibertigarria izan da bakoitza probatu eta zer zen asmatzea! 
Fruta horrela aurkeztuta oso erakargarria iruditu zaigu eta fruta guztiak probatu ditugu denok. Etxean ere animatuko gara horrela prestatzera ea gehiagotan ekartzen dugun hamarretkao moduan eta ez soilik ostiraletan. Esan behar dugu, guztira:

  • 2kg platano 
  • 3kg madari 
  • 2kg marrubi
  • 2kg mandarina 
  • 1kg sagar
  • 1kg melokotoi
  • 1kg gerezi
Izan ditugula, baina irakasleek uste zuten sobratu egingo zela eta zukua egiteko erabiliko genuela eta gainera HH2-3koengana joango ginela fruta eskaintzera! Baina guk sekulako gosea geneukanez fruta guzti-guztia jan dugu! Beraz zuku gunea estreinatu gabe geratu da!
Oso dibertigarria izan da denok fruta jatea eta asko asko disfrutatu dugu!


 Gainera 4 urtekoek fruta garbitzen lagundu diete irakasleei!

PRESTATZEN...






DENA PREST ESPERIMENTATU ETA DISFRUTATZEKO!








ZATOZE ETA GOZATU!















































Horrela utzi dugu dena! Fruta guztia janda eta soilik gerezi hezurrekin!

2018(e)ko maiatzaren 17(a), osteguna

ASTE HONETAKO PROIEKTUAK


Aste honetako proiektuak pila bat gustatu zaizkigu!
HELBURUA: OSTIRALEAN FRUTA BROTXETAK EGITEA IZAN DA.

Beraz, erabaki genuen ostegunean merkatura joango ginela garaiko frutak erostera. Baina noski, merkatuan zer erosi jakiteko, lehenengo sasoiko frutak zeintzuk ziren jakin behar izan dugu. 
Gero erabaki zeintzuk erosiko ditugun eta ondoren zerrenda bat egin dugu erosiko ditugun frutena!


Bestalde, jakiteko dirua nola erabiltzen den eta merkatuan kanbioak ondo zenbatzeko denda bat osatu dugu! Dendarako produktuak guk geuk marratu ditugu grafomotrizitatea lantzeko, ondoren margoztu eta moztu ditugu. 

Hurrengo egunean jada produktuak genituela denda bat sortu genuen eta Ane irakaslea dendaria izanik, gu produktuak erostera joan ginen olgetako txanponak erabiliz. Baina gu azkarrak izan ginen eta binaka eta hirunaka ipini ginen diru gehiago izateko eta beraz produktu gehiago erosi ahal izateko! Hor ibili ginen guk sortutako dendan produktuak erosten eta antzerki pixka bat egiten ere!

Ostegunean beraz merkatu plazara joan gara, eta bidean "SARDINA BAAAT", "OELELE", "IKASTOLA GORA GURE IKASTOLA" eta hainbat abesti abestuz joan gara! Merkatu plazara heldu garenean irakasleek esan digute barruan ezin genuela abestu eta seriotasun pixkat bat erakutsi behar genuela eta halaxe egin dugu! Beraz bertan marrubiak, sagarrak, udareak, platanoak, mandarinak eta gereziak erosi ditugu! Talde bakoitza merkatu plazako fruta denda batera joan da eta han ibili gara, zenbat balio duen galdetu, zenbat diru dugun kalkulatu, zenbat kilo erosi ditzakegun pentsatu, zenbat diru eman behar diogun, zenbat bueltatu behar diguten... Merkatu plazako saltzaileak ere poz-pozik geratu dira gure bisitarekin!
Eta sekretutxo bat kontatuko dizuegu, Alazneren gelakoen erosketarekin 20€ko bale baten zozketan sartu gara! Tokatzen bazaigu denontzako fruta erosiko duela esan du irakasleak!

Baina horrenbeste fruta zertarako erosi dugu? Bada bihar frutaren eguna denez, fruta brotxetak egingo ditugu hamarretako lez eta hauek jango ditugu eta sobratzen bada HH2-3koengana joango gara fruta ematera. 
Hala ere asko sobratzen bada likuadora ekarriko omen dute esan dute irakasleek eta arratsaldean fruta zukuak edango ditugu! 































































2018(e)ko maiatzaren 16(a), asteazkena

ZINEA

Gaur zineman izan gara!
Herri eskolakoekin batera KOKO 2, filma ikusi dugu.
Txintxo-txintxo portatu gara eta asko gustatu zaigu!

SENDABELARREN MISTERIOAK EZAGUTZEN

Kaixo denoi!
Astelehenean Magaliren ama Ainhoa etorri zitzaigun hainbat azalpen ematera. Sendabelarren inguruan hitz egin zigun.
Ainhoa hainbat landarerekin, jarabeekin, sustraiekin etorri zen ikastolara eta hauetako asko ezagutzen genituen!
Gainera bakoitzak hartzen dituen jarabeen landareak ezagutu genituen, ze eragin dituzten, nola prestatzen diren... Guk noiz hartzen ditugun azaldu genion eta berak egokiak zirela ere azaldu zigun.
Honez gain, landereetan zati ezberdinak jan daitezkeela ere azaldu zigun, sustraiak (adibidez jenjibrea), hostoak (asuna), zurtoina eta loreak (echinacea) esaterako.

Gehien bat, echinacaea, diente de leon, yanten, asunak (arrak eta emeak), azaldu zizkigun eta ondoren ikastola ondoan daukagun belardira joan ginen ea aurkitzen genituen Ainhoak gelan erakutsitako landareak!

Esan beharra daukagu harrituta geratu ginela gure inguruan zenbat belar osasungarri ditugun!

Eskerrik asko Ainhoa!

Beste gurasoren bat animatuz gero ere gustora asko hartuko dugu!