2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

LETXUGEN JARRAIPENA

Kaixo familia!
Oraingoan zuen kolaborazioa eskatzera gatoz. Pasa den ostiralean etxera letxugak eraman genituen, baina ikastolan batzuk utzi genituen. 

Ikastolan geratzen diren letxugen jarraipena denon artean egingo diogu baina bakoitzak bere etxean duenarekin zer gertatzen da?

Proposamen "txiki" batekin gatoz. Letxuga bat nola hasten den imaginatu dezakegu, ikusi dugu nolako txikiak diren eta azkenean merkatuan erosten dugunean nolako tamaina daukaten, baina honen garapena ez dugu (gehienok) sekula ikusi!
Beraz honen jarraipena egitera animatzen zaituztegu!

Horretarako jarraibide batzuk emango dizkizuegu eta zuei gehien gustatzen zaizuena egin dezakezue (nahi izanez gero noski!). 

- Letxugak egun ezberdinetan neurtu ditzazkezue eta gero paper batean apuntatu egun bakoitzean daukan neurria. 

- Letxugean garapena ikusteko egunero (edo bi egunetik edo hiru egunetik behin) argazkia atera dezakezue eta gero inprimatu ostean paper batean ordenatu, edo irakasleoi emailez bidali argazkiak eta guk inprimatuko ditugu eta denon artean hemen ordenatu. 

- Letxuga asko hazten denean nolako entsalada prestatuko duzuen ere erakutsi dezakezue edo eta honen errezeta idatzita ekarri. 

- Letxuga etxeko zein lekutan daukazuen ere adierazi dezakezue eta zergatik jarri duzuen toki horretan eta ez beste toki batean.

- Ea zenbatero ureztatzen duzuen letxuga. 

Edo zuei bururatzen zaizuena egin dezakezue!

Ea denon artean letxugaren hazkuntzaren inguruko "monografiko" txiki bat osatzen dugun.



ESKERRIK ASKO DENOI! 
Guk ikastolatik ere egingo dugu gure ekarpentxoa!

UDABERRIA, GURE BARATZA

Gaiaren amaierara iristear gaude eta.... HAUXE DA, GUZTION ARTEAN, ASTE HAUETAN ZEHAR EGIN DUGUN PROIEKTU ERRALDOIA!


POLITA GELDITU DA EZTA??


2018(e)ko maiatzaren 10(a), osteguna

ERREKA MARIREN TXONTXONGILO IKUSKIZUNA

Atzo ERREKA MARIren txontxongilo ikuskizuna izan genuen ikastolan! 
Badakizue zein den Erreka Mari?
Euskal Herriko azken lamia da!! Erreketan bizi da eta beraz erreka hauek ondo zaindu behar ditugu, izan ere, zikintzen baditugu Erreka Mari hil egingo da eta beraz Euskal Herrian lamirik gabe geratuko gara!

Kontua da, Erreka Marik bere errekatik ihes egin zuela eta beste erreka batera joan zela, baina ez dakigu zein erreketara, beraz, onena gure inguruan ditugun erreka guztiak ondo zaintzea izango da, badaezpada bertan bizi bada ere!

Azkenean txontxongiloen emakumeak lantxo bat eskatu zigun. Erreka Mariren inguruko marrazki bat egitea eta berari bidaltzea, horrela berak bueltan oparitxo bat bidaliko digu! Zein izango ote da oparia?








2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

ASTE HONETAKO PROIEKTUAK

Aste honetako proiektuak honakoak dira,

Matelogika gunean, gure ortua apaintzeko mural bat osatzen ari gara. Baina ez edonola, eh? Lehenengo hiruko taldeetan jarri gara. Ondoren talde bakoitzari pieza bat eman digute eta bertan agertzen ziren batuketak eta kenketak egin ditugu. Batuketa eta kenketa horien emaitzak hartu eta zenbaki bakoitzari dagokion kolorez margoztu dugu. Ondoren margoztu eta gero muralean dagokion zatian itsatsi ditugu. 

Plastika txokoan, berrerabilitako arrautza kaxekin erlauntzak egin ditugu. Lehenengo gure erlauntza tenperekin margoztu dugu, horrela ezti irudikatzeko. Bestalde erleak moztu, margoztu eta itsatsi ditugu gure erlauntzetan. 


Azkenik, irakurketa idazketa gunean, hitz gurutzatuak eta hizki zopa egin ditugu. 















LETXUGAK LANDATZEN


Gure ortua artifizialegi ikusten genuela eta bertoko produkturik ez geneukala ikusita,  gaur arratsaldean letxuga (benetazkoak) landatu ditugu. Horretarako berrerabilitako lorontziak hartu, apaindu eta lurra bota ostean letxugak landatu ditugu bertan. Egia esan desiatzen gaude etxera eramateko eta gure gurasoek letxuga horiek jateko (badirudi gutariko askori ez zaiela gustatzen). Baina gure ortua paperezkoa izan ez dadin momentuz gure gelan utziko ditugu eta egunetik egunera nola hazten diren ikusiko ditugu eta hazi daitezen zer behar duten ere ikertuko dugu!



















HARA GURE LETXUGAK!


2018(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna

MEKAKOEN ANTZERKIA

Gaur MEKAkoak etorri zaizkigu antzerkia egitera. 
Abestuz eta dantzatuz oso gustora ibili gara!










ASTE HONETAKO PROIEKTUAK

Kaixo familia!
Aste hau oso laburra geratu zaigu! Asteazkenean hasi ginen ikastolan berriro eta gaur MEKAkoen antzerkia izan dugu, beraz... denbora gutxi izan dugu proiektuak egiteko.

Plastika gunean lorontzi bat margoztu dugu lore eta guzti! Baina lore honek badu misterio txiki bat, jakin nahi duzue zein den? Ba ostiralean eramango dugu etxera zuek ikusteko!

Ondoren lorontzia eta landarea margoztu ondoren, atzean landarearen zati bakoitzari dagokion izena idatzi dugu.

Irakurketa idazketan, grafomotrizitatea lantzeko eta bide bateaz gure ortua apaintzeko, amona manttangorriak eta loreak marratu eta margoztu ditugu.