2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

BIDE HEZKUNTZA TAILERRA

Mugikortasun astean gaudela ikusita, gaur goizean herriko bi udaltzain izan ditugu Ikastolan bide hezkuntza tailerra eskeiniz. Haurrek adi entzun dituzte hauek emandako azalpenak eta prebentzioko gauzatxo batzuk ikasi dituzte.

2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

ABESTI SAIOA

Asteazkenetan abesti saioa izaten dugu musika gelan. Pixkatxo bat gaiko abestiak abestu ondoren dantza ere egiten dugu. Primeran pasatzen dugu koreografia eta guzti egiten!!!

3. GAIAREKIN HASITA!!

Bihar hasiko gara aste honetako proiektu berriekin, baina jada aurreko astean eman genion hasiera 3. gaiari eta Ahatetxo itsusiaren ipuinari.
Hona hemen gure haurrek egin zituzten 3 proiektuak:

IRAKURKETA IDAZKETA:
Gune honetan ipuin bakotzak bere idazketa orrian, ipuin berriaren izenburua idatzi dute eta ipuinaren bukaeran errepikatzen dugun leloa ere

MATEMATIKA
Gune honetan puzleak izan ditugu proiektu bezala, haurrek, puzle errazenetik hasita, zailtasun gehiago zauzkaten puzleak egiteraino iritsi dira



PLASTIKA
Bakoitzak bere irudia irudikatu behar izan du paperean oraingo honetan gorputzeko atal guztiak kontutan hartuz. Ez dakizue zer nolako marrazki politak egin dituzten!!

Hori bai: proiektuak egiten hasi aurretik adi-adi azalpenak entzun zituzten, gero motorrak martxan jarri eta lanean hasteko!




ARGAZKIAK

Kaixo kuadrila!!
Aspaldian zuen seme-alaben argazkiak zintzilikatu gabe eta gogotsu egoten zaretenez ikusteko, hona hemen batzuk:


2016(e)ko azaroaren 12(a), larunbata

1. JENNY

Hello!!
Aurreko astean lehen istorioa amaitu genuen, hori dela eta zuen seme-alabekin istorioa behin eta berriz ikusteko aukera izango duzue, ondorengo diapositibak ikusiz.
Zelako ondo ari diren hitz eta kontzeptu berriak ikasten!!!!


2016(e)ko azaroaren 4(a), ostirala

2. GAIA ERE AMAITU DUGU!!!

Begira zer nolako proiektu polita osatu duten aste honetan gure txapeldunek!

Guztia burutu ahal izateko 3 gunetatik pasa behar izan dute:

-MATEMATIKA GUNEAN:

Loratxoak osatu behar zituzten, lore bakoitzari zeozkion petaloak ( gometsak)
ezarriz.

-PLASTIKA GUNEAN:

Margoketa lana egin behar zuten Iñaxio artzaina eta ingurua margotuz, noski txuri gunerik gabe!


-IDAZKETA GUNEAN:

Esaldi hau kopiatu behar zuten orriaren goikaldean



Ikusten al duzue zenbat gauza egiten dituzten astean zehar? Gainera bakoitza da bere denbora eta lana kudeatzearen erantzule!!! 
Artista batzuk dira!!!