2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

3. GAIAREKIN HASITA!!

Bihar hasiko gara aste honetako proiektu berriekin, baina jada aurreko astean eman genion hasiera 3. gaiari eta Ahatetxo itsusiaren ipuinari.
Hona hemen gure haurrek egin zituzten 3 proiektuak:

IRAKURKETA IDAZKETA:
Gune honetan ipuin bakotzak bere idazketa orrian, ipuin berriaren izenburua idatzi dute eta ipuinaren bukaeran errepikatzen dugun leloa ere

MATEMATIKA
Gune honetan puzleak izan ditugu proiektu bezala, haurrek, puzle errazenetik hasita, zailtasun gehiago zauzkaten puzleak egiteraino iritsi dira



PLASTIKA
Bakoitzak bere irudia irudikatu behar izan du paperean oraingo honetan gorputzeko atal guztiak kontutan hartuz. Ez dakizue zer nolako marrazki politak egin dituzten!!

Hori bai: proiektuak egiten hasi aurretik adi-adi azalpenak entzun zituzten, gero motorrak martxan jarri eta lanean hasteko!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina