Euskaraldiak martxan jarri du Etxealditik Euskaraldira ekimena apirilaren 20tik aurrera. Egunerokoan etxean sortzen diren egoeretan euskararen erabilera sustatzeko zazpi ideia-proposamenek osatu dute ekimena. Goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan bideo labur eta mezu bidez emango dira parte hartzeko jarraibideak.
Hasteko, etxeko leiho eta balkoietan koloretako puntu bat jartzea proposatzen dizuegu, ekimenean parte hartzen ari garela adierazteko.
Eta ez ahaztu: jarri puntua zure balkoi edo leihoan.
Informazio gehiago ELGOIBAR IKASTOLA-ko web gunean.
Kolorez bete ditzagun balkoiak, euskararekin bete ditzagun etxean!
Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina