2018(e)ko martxoaren 1(a), osteguna

ASTE HONETAKO PROIEKTUAK

Kaixo familia!
Aste honetako proiektuak asko gustatu zaizkigu! 

Herria eta eraikuntzak gaiarekin gabiltzanez, Elgoibar sakonago ezagutzen hasi gara. Pasa den astean Elgoibarko antzinako argazkiak ikusi eta gaur egungo errealitatearekin alderatu genituen. Aste honetan aldiz, Elgoibarko mapa hartu eta Kalegoen plazatik ikastolara zein bide jarraitu beharko genukeen markatu dugu. Horretarako pantaila digitalaren laguntza izan dugu. Hasieran kostatu egin zaigu gure burua mapan kokatzea baina ondoren laguntza pixkatekin kokatu gara. 






 Honez gain, eraikuntzak egiteko material berria izan dugu eskura, lego txikiak, hoditxoak eta izartxoak. Denok elkarrekin ibili gara eraikuntza hauek egiten eta egunetik egunera gero eta eraikuntza landuagoak egiten aritu gara. 




















Azkenik, hiri bateko skyline-a egin dugu puzzle eran. Hau da, taldeka pieza bat izan dugu eta pieza horrek batuketa edo kenketa bat zeukan atzean. Pieza horren aurrean irudi bat zegoen eta kolore beltzez margoztu behar izan dugu. Margoztu eta eragiketa egin ostean, oinarri batean kokatu behar izan dugu, gure eragiketaren emaitza eta oinarriko zenbakia berdinak izanik. Azkenik, erdiko aretoan ipini dugu gure artelana!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina