2018(e)ko otsailaren 3(a), larunbata

ASTE HONETAKO PROIEKTUAK


Kaixo familia!
Dakizuen bezala Negua oinarritzat hartuz jarraitzen dugu gure proiektuetan. 

Aste honetan, beste proiektu batzuez gain,  esperimentazio gunean uraren fase ezberdinak ikusi ditugu eta horretarako ura "manipulatu" dugu. 

Lehenengo egunean, Morkaiko gelara joan ginen eta bertan globo batean ura sartu genuen eta baita kubitera batean ere. Irakasleek hainbat galdera egin zizkiguten honen inguruan, ea zer gertatuko den uste dugun, zergaitik, ea zenbat denbora beharko duen izozteko, ea berotzeko denbora berdina behar den, ea globoak estanda egingo duen... etab. luze bat! Guk uste genuena erantzun genuen eta denon artean adostu genuen zer gertatuko den hipotesi bakoitzaren aurrean. Ondoren taula batean idatzi genuen zer egin dugun, hau da, prozedura eta zer uste dugun gertatuko den, hau da, hipotesia.

Lehenengo ura izozkailuan sartu genuen eta ura izoztu egingo zela esan genuen eta horretarako denbora dexente beharko zuela adostu genuen.

Hurrengo egunean berriz morkaikora joan ginen eta izozkailuan zeuden globoa eta kubitera atera genuen eta izoztuta zeuden! Beraz asmatu genuen zer gertatuko zen.

Ondoren izotz bloke horiek taper handi batean utzi genituen gelan (goizean) eta denok esan genuen urtu egingo zirela. Arratsaldean heldu ginenerako izotza urtuta zegoen eta pixkat bat zikina ere bai, zergatik ba? Globoen barruan badakizue hauts bezalako bat egoten dela? Ba horrexegatik!

Hurrengo astean esan digute irakasleek urtutako ur hori irakin egingo dugula eta ea zer gertatzen den! Eta... baita ere irakindako ur hori berriro ur likido bihurtuko dugula esan digute... baina nola egingo dugu ba hori? Datorren astean ikusiko dugu!


Mate-logika gunean, batuketak eginez marrazki bat margoztu dugu, baina ez nolanahiko marrazkia eh! Mundua (egunez eta gauez) eta eguzkia agertzen diren marrazki bat. Horrela ikasi dugu eguzkiak ematen duen lurraren eremuan eguna dela eta eguzkiak ematen ez duen eremu horretan gaua. 


Plastika gunean, hiruko taldeetan kartulina urdin ilunean elurretako panpina margoztu dugu, horretarako hainbat material ezberdin utzi dituzte gure eskura, egunkaria, tenperak, argizarizko margoak, papera, errotulagailuak... eta guk elurretako panpin politak margoztu ditugu. Bukatu ditugunean gure gela kanpoan dagoen horman ipini ditugu guztiak horrela erdiko aretoa apaintzeko. Denak jarrita zeudenean badakizue zer esan dugun denok elkarrekin? ORAIN BAI POLITA GERATU DELA! (kar, kar, kar).

Hurrengo astean gehiago!

PLASTIKA GUNEA:





ESPERIMENTAZIOA:











MATE-LOGIKA GUNEA:










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina