2017(e)ko abenduaren 2(a), larunbata

EUSKARAREN EGUNA, ELURREZ BETEA

Atzo EUSKARAREN eguna ospatu genuen ikastolan. Oso egun berezia izan zen denontzat, bai haurrentzat bai irakasleentzat. 
Goizean psikomotrizitate gelara joan ginen Argitxoren ongi-etorria ikustera. Argitxok esan zigun euskaraz solastuz gero kriseilu barruan zegoen kandela piztuko zela eta... Hala egin zuen! Magia eginez kandela piztu egin zen!

Ondoren gelan pixkat jolastu genuen, baina egia esan... jolasteko denbora zela esan baziguten ere gu leihotik begira egon ginen aho zabalik, mendiak, kaleak, kotxeak... dena zuri zuri zegoen! Zeinen polita! 

Haurrak pozarren eta irakasleak etxera helduko ote ziren beldurrez, baina gure txikitxoek haien etxeak eskaini zizkiguten lo egiteko, etxean lekua sobera omen dute eta gu ere sartzen garela! Beraz irakasleak ere eguna lasaiago pasatu genuen ;-)


Ondoren erdiko aretora atera ginen eta bertan Iñaki Astiazaranek pregoia irakurri zuen, denok txalo zaparrada handi artean agurtu genuen.


Honen ostean bazkaltzera joan ginen eta arratsaldean berriz erdiko aretoan bildu ginen denok. Mailaka dantzan egin zuten eta gu ikusle izan ginen, hala ere esan beharra daukagu, gure txikitxoek haien lekuetan eserita bazeuden ere dantzan ibili zirela! Zeinen gustora denok!

Bukaeran txokolatea bizkotxoekin hartu genuen eta erdiko aretoan geratu ginen jolasten baina... ikasle batzuk tranpa egin eta irakasle bat gelara sartu zenean zerbaiten bila... Hara non aurkitu zituen pila bat haur haien aulkiak hartuta leiho ondoan elurrari begira! Txintxo-txintxo zeuden eta pila bat zeuden disfrutatzen, esango genuke telebista ikusten baino gustorago egon zirela!








Eta ostirala bukatzeko... "BARIXAKU, BARIXAKU" abesten jeitsi ginen gurasoengana.

Ondo ondo pasa asteburua!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina