2017(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

GURASO BATEN BISITA!!!


Konturatuko zineten gaur haur batzuk eskulan polit batekin irten direla Ikastolatik. Gaurkoan Sara izan dugu gurekin, Axierren ama, udaberria gaia lantzen ari garela kontutan hartuz, udaberriaren inguruko azalpen batzuk eman eta lore polit bat egiten.
Horretarako haurrei jogurt pote bat ekartzeko esan genien ( nahi zutenei) eta horretan aritu dira, oso gustura gainera.
Egin ez dutenak aukera izango dute datorren astean zehar, potea ekarri eta jols libre garaian egiteko.

Animatu zuek ere egunen batean guregana etortzen eta bururatzen zaizuen edozein ekintza, ipuin, azalpen.... edozer gauza egitera!!! Haurrek pilla bat eskertzen dute!!

Hona hemen argazki batzuk loreak egiten ari ziren bitartean ateratakoak:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina