2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

EZ GAUDE AHAZTUTA, EZ KEZKATU!!

Makilakixki antzerkia dela eta bloga alde batera utzita eduki dugu baina bagatoz zuekin gure lanak elkarbanatzera!!
Hemendik aurrera sarriago izango duzue gure berri eta noski, zuen haurren berri.
Azken bi aste hauetan proiektu politak egon gara egiten. Aurreko astean, gorputza gaia lantzen ari garela kontutan hartuz, honako lantxoak egin genituen:

1-Norbere gorputzaren irudia marraztu, margotu eta moztu, ondoren panpin moduko bat egiteko:
Horrela eman zitzaien orria haurrei, bakoitzak bere irudia marraztu zezan gorputzeko atal ezberdinekin
Hona hemen emaitzak:

Azken emaitza:

2- Bestalde, arreta lantzeko ariketa bat egin genuen, ereduan dagoen panpina bezala osatu behar zituzten ondokoak (beso, hanka...) dena marraztuz:


Hona hemen zuen seme-alaben argazkitxo batzuk proiektuak burutzen:








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina