2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

2.GAIA




 UDAZKENA " Zatoz udazkeneko erakusketara!"



2. gai honetan, gauza pila bat egingo ditugu!!!

Hasteko, udazkenari buruz dakigun guztia gogoratu eta gauza berriak ikasiko ditugu! Horretarako, gaiko hiztegiaz baliatuko gara


Honetaz gain, beti bezala ipuin bat landuko dugu gai honekin lotuta. Oraingoan....

ARTZAIN GEZURTIA!!



Dakizuen bezala, udazkenean zuhaitzetatik hostoak erortzen dira eta hau aprobetxatuz, hostoen bilduma bat osatuko dugu!!! Hauek dira jarraituko ditugun pausoak:

  1. Hostoak bildu
  2. Egunkari tartean sartu
  3. Gainean pisua jarri
  4. Lehortutakoan hostoak itsasi
Begira nolako hosto bilduma zoragarriak!!!!



















Honetaz gain, udazkenean ere hainbat fruitu biltzeko garaia da: gaztainak, intxaurrak, urrak... ikasle batzuk lanean aritu direla igartzen da!!




Gainera, azaroaren 16an, astelehena, udaletxeak antolatu duen perretxiko erakusketara goaz!!!! A ze nolako ilusioa!!!!! 

Ikusgai dituzue  ikastolako web orrian perretciko erakusketan atera genituen argazkiak!! Goza ezazue zuek ere!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina