2020(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

Makilakixki



Otsailaren 11n gure HH5eko ikasleek makilakixki ipuinean oinarritutako antzezlana eskaini zien gurasoei. Asko ensaiatu ondoren emanaldi polit bat plazaratzea lortu zuten.

Hona hemen gure artisten argazki batzuk! 









2020(e)ko otsailaren 11(a), asteartea

EUSKAL INAUTERIAK!!

Otsailak 21, Inauteriak. Urtero bezala, eguraldiak laguntzen badu HH eta LHko haurrak kalejiran irtengo dira. 15:15ean Ikastolan hasi eta plazan amaituko da 16:30ean. Euria egingo balu Ikastolan ospatuko litzateke.

Hona hemen HHko ikasleek jantzi behar duguna:




2020(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

PORROTXEN BISITA SORPRESA

Asteartian izugarrizko bisita sorpresa izan genuen gure ikastolan!

Eta nolako bisita!


Bihotzez esandako maitasun hitzak guretako...


Xelebrekeriak, barreak eta txaloak ez ziren falta

Sorpresaz beteriko goiza izan zen hura!




LASTER ARTE PORROTX! 

2019(e)ko urriaren 8(a), asteartea

LUDOTEKARA TXANGOA

GAUR GOIZEAN ELGOIBARKO LUDOTEKARA EGIN DUGU TXANGOA, BERTAN JOLASTEKO ETA EUSKERAZ HITZ EGITEKO GUNE BERRI BATEKIN TOPO EGIN DUGU. 

HONA HEMEN GAURKO ARGAZKI BATZUK...






















 (ARGAZKI GEHIAGO ALEXIA PLATAFORMAN IZANGO DITUZUE IKUSGAI)

2019(e)ko irailaren 25(a), asteazkena

IKASTURTE HASIERAKO BILERA

Kaixo familia,

Hemen atxikitzen dizkizuegu atzoko bilera aurrera eramateko erabilitako aurkezpenak eta Alexia plataformako gurasoentzako gida.

Aurkezpena euskaraz

Aurkezpena gazteleraz

Alexia Plataformako gida

Eskerrik asko hurbildu zinaten guztioi!!

XANGOK ONGI ETORRIA EMAN DIGU!

H.H. 5 urteko ikasturtea hasi dugun honetan, Xangok eskutitz bidez, ongi etorria eman eta bera margotzearekin batera, bere puzzlea osatu dugu.

HAU DA GURE IKASTURTEKO LAGUN BERRIA:

XANGO MATXINSALTOA



GURE LAGUN XANGOREN PUZZLEA ERAIKITZEN







2019(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

Azpeitira Txangoa

Maiatzaren 24ean, txangoan Azpeitira joan ginen eta nahiz eta eguraldi tristea egin, oso ondo pasa genuen!!!

Heldu bezain laister euria hasi zuen eta bertako parke batetara joan ginen. Bertan geundela irakasleek gailetak eman zizkiguten, jateko gose ginen eta!

Nahikoa jolastu eta gero, taldeetan eserita bazkaldu genuen eta ondoren, izozkiak jan genituen.

Azkenik, autobusa hartu eta Elgoibarrera bueltatu ginen neka-neka eginda!