2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

Emanaldi Pedagogikoa: Negua

Azkenean heldu zen horrenbeste itxarondako eguna!
Ostegunean gurasoentzako emanaldia egin genuen. Hainbat entsegu egin genituen gurasoen aurrean antzeztu aurretik. Aurten Neguan oinarritutako emanaldia egin dugu, ikasi eta landu ditugun elementuak oinarritzat hartu ditugu eta emanaldian erakutsi nahi izan dizuegu. Espero dugu gustatu izana!

Emanaldi Pedagogikoa: Negua

2019(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

Neguaren inguruko proiektuak

Gabonetako oporretatik bueltatu eta sekulako energiarekin hasi dugu urtea ikastolan! Gabonetan ondo deskantsatu, jolastu, gurasoekin egon, opariak hartu, parkean egon, opor txikiren batera joan ondoren, poz-pozik bueltatu gara denok ikastolara! Proiektuak egiteko ere izugarrizko gogoa azaldu zuten gure txikitxoek eta hemen azalduko dizkizuegu egindakoak. 

Hurrengo asteetan neguarekin loturiko hainbat proiektu txiki burutuko ditugu eta gure azken helburua, zuentzako emanaldi pedagogiko polit bat eskeintzea izango da. Horretarako lan asko egin beharko dugu eta erdiko aretoa apaintzeko ere buruari buelta batzuk eman beharko dizkiogu.































San Sebastian danborrada

Urtarrilaren 18an, San Sebastian eguna gertu zela eta, Ikastolan ere danborrada egin genuen. 
HH3, 4 eta 5eko ikasle guztiak 15:00etarako prest geunden erdiko aretoan eta musika hasi bezain laister taulak jotzen hasi ginen! Zelako zarata atera genuen!! LHko ikasle ia guztiak atera ziren pasiloetara gu ikustera!
Oso ondo pasa genuen eta San Sebastian eguna ospatuta geratu zen!













2018(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Olentzero eta Mari Domingi Ikastolan

Gaurkoa egun berezia izan da benetan. Urduritasuna, ilusioa, desioak... denak izan dira gaurko protagonista. Geurean izan ditugu Olentzero eta Mari Domingi, beraien magiaz gure irribarreak plazaratzea lortu dutelarik. Opariak ekarri dizkigute eta baita gailetak ere! 

Orain zuen etxeetan ea zerbait iristen zaizuen zain egotea besterik ez zaizue falta, baina horretarako...badakizue...txintxoak izan! Eta janari eta edari pixka bat laga Olentzero, Mari Domingi eta Napori!