2018(e)ko irailaren 11(a), asteartea

ONGI ETORRIAK 2018-2019 IKASTURTEKO BLOGERA

AURTEN 2013AN JAIOTAKO IKASLEEN ARGAZKIAK, BERAIEK EGINDAKO PROIEKTUAK, HAURRENTZAKO GOMENDIOAK... IZANGO DITUZUE IKUSGAI BERTAN.

HASIERA EMATEKO HONA HEMEN IKASTURTE HASIERAKO TALDE ARGAZKIAK.

HH05A



HH05B


HH05C



2018(e)ko ekainaren 19(a), asteartea

IKASTURTEKO ARGAZKIAK

Jada ikasturtea bukatu dugu eta irakasleon partetik oparitxo hau egitea pentsatu dugu. Nahiz eta eskuz ere eman dizuegun, blogean jartzea aproposa ikusi dugu.

Espero dugu zuen gustokoa izatea!

HH 5 A



HH 5 B


HH 5 C


ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK ETA ONDO PASA OPORRAK!!!

UDARAKO GOMENDIOAK!

Iada iritsi dira ikastolako azken egunak eta.honek esan nahi duena da.... OPORRAK ATE JOKA DITUGULA!
Oporretan, euria egiten duenean, anai arrebekin zaudetenean, aspertuta zaudetenean, nahi duzuenean, etab. egiteko hainbat gomendio ematen dizkizuegu eta ez ahaztu...IRRIBARRE EGIN ETA GOZATU BIZITZA!





2018(e)ko ekainaren 15(a), ostirala

UDA eta OPORRAK PROIEKTUAREN BIDEOA

Hemen uzten dizuegu azken proiektuko bideoa! Uda eta oporrak izan da gaia eta itsaso bat sortzea izan da proiektua. 
Hemen uzten dizuegu horretarako egin ditugun lantxoak eta azken emaitza! 
Zuen gustokoa izatea espero dugu!!


UDA OPORRAK BIDEOA

2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

HH5 IKASTURTEKO BIDEOA

Kaixo denoi!
Batzuek eskatu bezala hemen ipintzen dugu emanaldian jarri genuen bideoa!


URTE EDERRA IZAN DA ZENTZU GUZTIETAN!

2018(e)ko maiatzaren 27(a), igandea

DEBARA TXANGOA!


 Ostiralean Debara txangoa egin genuen!
Heldu bezain laister euria hasi zuen eta frontoira joan ginen. Bertan geundela irakasleek gailetak eman zizkiguten jateko gose ginen eta!

Han geundela atertu zuela ematen zuen eta beraz paseotxo bat ematera joan ginen, baina berriz euria hasi zuenez tren geltoki ondoko aterpean sartu behar izan ginen. Ez zuela atertzen eta frontoira joan ginen korrika bertan bazkaltzeko!

Frontoian taldeetan eserita bazkaldu genuen eta gero bertan jolastu genuen. Ondoren izozkiak jan genituen eta parkera joan ginen! Zelako parke ederra Debakoa!

Ondoren autobusa hartu eta Elgoibarrera egin genuen buelta neka-neka eginda!

Hurrengoan ere gustora joango gara!