2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna

2nd unit: JOHNNY



JOHNNY
Johnny etxean bakarrik eta oso aspertuta dago. Ez daki oraintxe zer egin. Halako batean, ordea, burutazio bat pizten zaio. Arrainontzira joan eta arraina kanpora ateratzen du. Aita iristean, harrituta esaten dio: "Baina, zer egiten duzu arrain horrekin, Johnny? Sartzazu berehalaxe bere ontzian!". Johnnyk aitari kasu egiten dio eta aita joan egiten da. 
Johnny etxean bakarrik eta oso aspertuta dago. Ez daki zer egin. Hala, beste gauza bat bururatzen zaio. Txoriaren kaiolara joan eta hau kanpora ateratzen du. Aita itzultzean, haserre honela esaten dio: "Baina zer egiten duzu txori horrekin, Johnny? Sartzazu berehalaxe kaiolan!". Johnnyk aitari kasu egiten dio eta aita berriz ere joan egiten da. 
Johnny etxean bakarrik eta oso aspertuta dago. Ez zaio egiteko moduko ezer bururatzen. Oraingo honetan, ordea, burutazio mundial bat pizten zaio. Sukaldera joan, kaxa bat hartu, ireki eta gaileta bat hartzen du bertatik. "Baina, zer egiten dut nik gaileta honekin? Bere kaxan uztera noa!"esaten dio Johnnyk bere buruari. Baina hobeto pentsatu ondoren, oihukatzen du: "Kaxan?... Ez, ahoan!". Eta Johnnyk gaileta jan egiten du. Aita etorri eta galdetzen dio: "Non dago gaileta, kaxan ala ahoan?"...
Landuko ditugun hitzak:

JOHNNY                                                           BIRD IN THE BIRD CAGE
BALL                                                                BIRD OUT OF THE BIRD CAGE
DOLL                                                                BISCUIT IN THE BOX
FISH IN THE FISH TANK                              BISCUIT OUT OF THE BOX
FISH OUT OF THE FISH TANK                   YUMMY, THE BISCUIT IS IN MY MOUTH!
DADDY                                                            JOHNNY, WHERE IS THE BISCUIT?

2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

PROIEKTU PROPOSAMENETAN GUSTORA

Aste honetako proiektu proposamenak honakoak dira:
- Mate-logikan zuhaitzetan dauden hostoak zenbatu eta ondoren bi zuhaitzetan guztira zenbat hosto dauden idatzi behar dugu, baina ez hori bakarrik, baizik eta zuhaitz bat margoztu eta bertan hosto kopuru berdina marraztu behar dugu!
- Irakurketa-idazketan kontzientzia fonologikoa lantzen ari gara, silaba berdinez hasten diren hitzak elkarrekin elkartu behar ditugu. Ondoren behean M, J eta A-z hasten diren gure mailako ikasleen izenak idatzi behar ditugu, horrela beste geletako laguntxoen izenak idazten ere ikasten gabiltza!

- Plastikan... gogoratzen nola ekarri genituen zapata kaxen tapak? Ba... koadro bat egiten ari gara hoiekin! Duela aste batzuk hartu genituen hostoak bertan itsatsi, lehortzen utzi eta hurrengo egunetan tenperekin margoztuko ditugu, ez dakizue zein politak dauden geratzen!


Baina lasai eh, guzti hau egiteko 4 egun ditugu eta! Lasai lasai egingo ditugu guztiak... eta horren adibide... begira zein gustora eta lasai egon garen gaur Proiektu proposamenak egiten! 


Hemen duzue bideoa eta behean argazki batzuk:



Plastika



Irakurketa idazketa
 Mate logika

2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

JOLAS LIBREA

Aste honetan jolas libreko garaian arratsaldetan gauza ezberdinekin esperimentatzen egon gara. 
Esperimentazio gunean tenperekin simetriak lantzen egon gara. Hau da, DIN A3ko orri bat hartu, erditik tolestu (bertikalki edo horizontalki) eta soilik orriaren zati batean margozten genuen. Ondoren zuriz geratutako orri zatia gainean ipini eta irekitzerakoan... voilĂ ! Irudi berdina beste aldean kopiatzen zen! 

Aldiz mate-logika gunean regletekin lehenengo kontaktua izan dugu. Hutsuneak bete, irudiak osatu, eraikuntzak egin, etab. egin ditugu, nahiz eta guk ez jakin, matematika lantzen egon gara. 

Hemen dituzue gure argazki eta bideo batzuk











LH1EKOEN ESKUTIK... UNIBERTSOA!!!

Pasa den ostiralean LH1ekoen gonbidapena jaso genuen haien azalpen batzuk entzutera joateko. Horrela ostiral goizean 9.30etarako LH1eko geletara joan ginen, talde bakoitza gela batera.

Bertan sartu ginenerako LH1eko ikasleak jada prest zeuden haien azalpenak emateko eta egia esan pixka bat urduri ere bazeuden! Unibertsoari buruz hainbat gauza kontatu zizkiguten, nola sortu zen unibertsoa, zenbat planeta dauden eguzki sisteman, hodeiek zergatik botatzen duten ura... Hainbat bitxikeria ere kontatu zizkiguten! Badakizue nola edaten duten ura espazioan dauden astronautak? Ba... guk bai!

Bukaeran bi dantza egin zuten eta guri ere parte hartzeko eskatu ziguten baina... askok lotsatuta ez genuen dantzarik egin... Hurrengoan agian animatuko gara!













2017(e)ko azaroaren 9(a), osteguna

HOSTOEN BILA

Pasa den astean hostoen bila joan ginen ikastola ondoko berdegunera. Lantzen ari garen gaia UDAZKENA izanik, proiektu proposamenetarako hostoak behar genituen, beraz haurrekin hauen bila abiatu ginen. Eguraldi ona zegoela aprobetxatuz hainbat hosto, perretxiko, ezkur, gaztaina, intxaurraren bat edo beste bildu genituen. Baina hosto guztiak ez ziren berdinak, forma ezberdinak zituzten! Zuhaitzen artean haritza, lizarra eta gaztainondoa aurkitu genituen

Oso ondo pasatu genuen, belarretan botata, aldapan behera jeisten, abesten, eguzkitan etzanda, istoriotxoak entzuten, kobazulo misteriotsuren bat aurkitu genuenean...

Hemen dituzue gure argazkitxo batzuk!









2017(e)ko urriaren 31(a), asteartea

GURE KOLORETAKO LEIHOTXOAK

Pasa den asteko proiektu proposamenean kolore ezberdinetako paper zeharargiekin esperimentatzen ibili ginen. Forma eta kolore ezberdinetako kartulinak hartu, hauek puntzoiarekin zulatu eta paper zeharargiak itsatsi genituen bertan. Hauek begietan ipiniz gela osoak kolore ezberdina hartzen zuen! Eta aldiz, bi kolore elkarrekin nahastuz gero, beste kolore berri bat ateratzen genuen!!! Adibidez, urdina eta horia nahastuz gero... berdea ateratzen da! Eta... gorria eta horia nahastuz gero... laranja!!! Horrela genituen koloreez gain beste kolore batzuk ere asmatu genituen!

Baina... ostiralean gelara etorri ginenean.. hara non gure sorpresa! Guk egindako eskulan horiek leihoan zintzilik zeuden ipinita eta eguzkiak ematen dionean ondoko paretan ere kolore horiek ikusten dira! Sorginkeria ote? 



PERRETXIKO ERAKUSTALDIRA IRTEERA



Atzo perretxiko erakustaldira joan ginen. Euria ari zuenez bakoitzak bere aterkia hartu eta binaka eskutik helduta kultur etxera abiatu ginen. 
Bertan pila bat perretxiko ikusi genituen eta bakoitzak koloretako gometsa bat zeukan, berdea, horia edo gorria. Ezetz asmatu gometsa bakoitzak zer esan nahi zuen?

Ondoren perretxikoei buruz hizketan egon ginen eta hauei buruzko berezitasunak ere erakutsi zizkiguten.

Orain jada badakigu perretxikoei buruz zertxobait gehiago!