Pasa den asteko proiektu proposamenean kolore ezberdinetako paper zeharargiekin esperimentatzen ibili ginen. Forma eta kolore ezberdinetako kartulinak hartu, hauek puntzoiarekin zulatu eta paper zeharargiak itsatsi genituen bertan. Hauek begietan ipiniz gela osoak kolore ezberdina hartzen zuen! Eta aldiz, bi kolore elkarrekin nahastuz gero, beste kolore berri bat ateratzen genuen!!! Adibidez, urdina eta horia nahastuz gero... berdea ateratzen da! Eta... gorria eta horia nahastuz gero... laranja!!! Horrela genituen koloreez gain beste kolore batzuk ere asmatu genituen!
Baina... ostiralean gelara etorri ginenean.. hara non gure sorpresa! Guk egindako eskulan horiek leihoan zintzilik zeuden ipinita eta eguzkiak ematen dionean ondoko paretan ere kolore horiek ikusten dira! Sorginkeria ote?
2017(e)ko urriaren 31(a), asteartea
PERRETXIKO ERAKUSTALDIRA IRTEERA
Bertan pila bat perretxiko ikusi genituen eta bakoitzak koloretako gometsa bat zeukan, berdea, horia edo gorria. Ezetz asmatu gometsa bakoitzak zer esan nahi zuen?
Ondoren perretxikoei buruz hizketan egon ginen eta hauei buruzko berezitasunak ere erakutsi zizkiguten.
Orain jada badakigu perretxikoei buruz zertxobait gehiago!
2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala
1st unit: JENNY
Hello familia!!
Badira aste batzuk ingeleseko saioekin hasi ginela. Dakizuen moduan 5 urteko gelan Ready metodologia erabiltzen dugu. Ikasle zein irakasle artean ipuin bat antzezten dugu, behin eta berriz esaldi eta hitzak errepikatuz. Azken finean, geu gara ipuina, geuk kontatzen dugu. Ipuina kontatzeak kontatzen duenari irakasten dio hizkuntza.
1. gai honek 6-7 asteko iraupena izango du eta aste bakoitzean 4 saio ematen dira.

JENNY
Jenny eta Suzy ahizpak dira. Jennyk 5 urte ditu eta Suzyk 10. Behin, Jennyk galdetzen dio bere ahizpari "Suzy, zertan ari zara? eta Suzyk erantzuten dio "pianoarekin jolasten ari naiz". Eta Jennyk esaten du "Suzy, utziko al didazu mesedez, pianoarekin jolasten?. Baina zaharrenak erantzuten du, "ez, txikia zara" eta Jenny negarrez hasten da. Ondoren, Suzy beste jostailu desberdinekin jolasten jarraitzen du eta gauza bera gertatzen da, Jennyk negarrez bukatzen du.
Lo egiteko ordua iristen da eta Jennyri gauza bat bururatzen zaio. Suzy lo dagoen bitartean, bere oheraino hurbildu eta halako batean garrasi bat ateratzen du "AAAHHH", Suzy seko ikaratu eta negarrez hasten da. Jennyk bere helburua lortu du, Suzy ere negarrez hasten da beraz, bera ere ume txikia da.
Landuko ditugun hitzak:
JENNY JENNY CRYING
SUZY SUZY SLEEPING
PIANO JENNY SHOUTING
TEDDY BEAR SUZY CRYING
2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna
PERRETXIKO ERAKUSTALDIA
Kaixo FAMILIA!
Datorren astelehenean, hilak 30 perretxiko erakustaldira goaz. Horretarako euria egingo balu aterkia ekartzea eskatzen dizuegu. Mila esker!
2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea
GURE HERRITXOA OSATZEN
Lantzen ari garen gaia HERRIA eta IKASTOLAda. Azken aste hauetan hiru dimentsiotako etxea eta ikastola, material naturalez egindako pertsona, herri bateko planoa, etab. egin ditugu. Proiektu hauek egiten ari ginen bitartean haurren proposamena izan zen herri handi bat osatzea erdiko aretoan. Ideia hau asko gustatu zitzaigun eta gaur erdiko aretora joan gara. Bakoitzak bere planoa, bere etxea eta pertsona hartu eta denon artean herri bat osatu dugu.
Nahi duenak gure herria ikustera etor daiteke erdiko aretora!
Nahi duenak gure herria ikustera etor daiteke erdiko aretora!
2017(e)ko urriaren 11(a), asteazkena
NEURTZEN!
Aste labur honetako proiektu proposamena ezberdina izan da. Gelako, pistetako eta erdiko aretoko hainbat elementu neurtu ditugu. Oraingo honetan gelaka burutu dugu, izan ere, talde lana eta kohesioaren garrantziaz jabetzea ezinbestekoa da eta denok batera elkarnanean aritzeko modu paregabea izan da aste honetako proiektua.
Ondoren, hiru gela elkartu eta bakoitzaren neurketak amankomunean jarri ditugu.
Oso gustura ibili dira metroarekin esperimentatzen!
2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea
BIDEO SAIOA ERDIKO ARETOAN
Pasa den asteazkenean lehenengo aldiz bideo saioa erdiko aretoan egin genuen. Zineman bezala egon ginen! Hain ondo geunden lau urtekoak ere gurekin bideoa ikustera animatu zirela. Hemen dituzue argazki batzuk.
Gaur ere bertara joango gara!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)














