2016(e)ko martxoaren 17(a), osteguna

Ingelesko antzerkia : THE FROG PRINCESS

Kaixo familia!!!

Pila bat ikasten ari garenez, maila altua daukagu eta dagoeneko gai gara antzerkiak ingelesez ulertzeko eta disfrutatzeko!!!

Astelehen arratsaldean asko gozatu genuen, dantza egin ere eta barre algara galantak egin genituen!!!








6. GAIA








6.GAIA - KALEAN GORA, KALEAN BEHERA!





Gai honetan zehar, pila bat gauza egingo ditugu:

1.- Kaleetan eta errepideetan zehar agertzen diren hainbat seinale eta arauak ezagutuko ditugu.


2.- Ingeleseko antzerki bat ikustera joango gara herriko antzokira!

3.- Herria ezagutu nahian, kalean gora kalean behera ibiliko gara, erainkuntza esanguratsuenak aztertzen.


4.-Herriko hainbat jende ospetsu ezagutuko ditugu.

5.- Herriko aldizkaria egingo dugu.



2016(e)ko martxoaren 6(a), igandea

3rd story: THE HAMSTER




HELLO!!!!

Hemen duzue landu dugun azkenengo istorioa ikusteko aukera.

THE HAMSTER (klikatu hemen)

SEE YOU!!!!!

2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

BARATZA

Egun on!!

Aste honetan berriro jarri dugu martxan gure baratza!! Loreak, tipulak eta apioa landatu ditugu!!

Landatu eta gero, ureztatu eta zaindu egin behar ditugu!



















2016(e)ko otsailaren 21(a), igandea

AUTORRETRATUAK

Kaixoo!!!

Ba al dakizute zer diren autorretratuak? Guk bai!!! Artelan desberdinak ikusi ditugu, eta gero, gu ere artistak garenez, autorretratuak egin ditugu!









2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea

5. GAIA






5.GAIA - HORRELAKOA NAIZ!



Inauteriak pasatu dira...Ba al dakizute nola mozorrotu ginen ostiralean? 
Hemen dituzue adibide batzuk!





5. gai honetan, inauteriak ospatzeaz gain, gorputzari buruz ere pila bat hitz egindo dugu! Eta honekin batera.....HIZTEGI BERRIA!!!!!




Gai guztietan bezala, ipuin bat ere landuko dugu. Hasieran ZIRIPOT ETA MIEL OTXIN-en ipuina landu genuen, baina orain....AHATETXO ITSUSIA-ren txanda iritsi da! Itsusia zela pentsatzen zuen ahatetxoak, eta zergatik? ba, desberdina zelako! Honekin lotuta, denok bakarrak eta desberdinak garela ohartuko gara!!

2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

SANTA AGEDA EGUNA

Kaixo!!

Otsailaren 4ean, Santa Ageda bezpera eguna ospatu genuen ikastolan. Ikusi, ikusii!!!!