2015(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

7. Gaiko Hiztegia

Hemen duzue 7. Gaiko hiztegia, etxean zuen haurrekin lantzea nahi baduzue!

Kanpo Espazioekin martxan!

3. hiruhilekoan sartzearekin batera, Kanpo Espazioei benetako probetxua ateratzen hasi gara. Baratzean hainbat gauza landatu ditugu, arbelean ere marrazki ikusgarriak egiten hasi gara, lasaitze-txokoan ipuinak entzun, elkarrizketak egin, urtebetetzeak ospatu etab. egiten ditugu...

IPUINA

Hona hemen 3. hiruhilekoari hasiera emateko lantzen ari garen ipuina:

BABARRUN ALE MAGIKOAK


2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

Ostegun Gizeneko merendola

Aste batzuk pasata egon arren, hona hemen Ostegun Gizen ospatzeko egin genuen merendola. Eguraldia ere aparta!!!

Ingelesak gure txikiekin

Aurreko ostiralean Ingelesen bisita izan genuen gure geletan. Beraiekin solasean jarduteaz gain, hainbat abesti eta dantza egiteko aukera ere izan genuen.

Gai honetako hiztegia

Hona hemen gure gai berrian lantzen ari garen hiztegia. Anima zaitezte eta landu etxean!!!!