2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

UDAZKENA

Asteburua iristear dago, eta giro ona aprobetxatuz anima zaitezte hosto eta perretxikoak biltzera , zuen seme-alabek astelehenean ikastolara ekar ditzaten laguntxoei erakusteko!!!  

ONDO PASA ASTEBURUA!!!


2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

JENNY (gaia amaitzen...)

Hello!
Lehen istorioa amaitzear eta hor ari dira gure haurrak buru belarri istorioko protagonistak margotzen: Jenny and Suzy. Baita bi ahizpa hauen jostailu desberdinak ere: the gameboy, the teddy bear, the piano...

Ah!! Laster istorio eta pertsonaia berriak!!




2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

UDAZKENEKO ERAKUSKETA

Hona hemen gelan egindako udazkeneko erakusketa haurrek etxetik ekarritako lan, hosto, fruitu eta perretxikoekin. 

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

HORMIRUDIA II: 1.JENNY



Menbretea.jpg


Hona hemen aurreko eguneko ariketaren emaitza: Denek lan bikaina eta marrazki ederrak egin zituzten. "Brother" edota "sister" asko eta asko margotu zituzten, Elgoibar Ikastolan ez dira haurrak faltako!! 


                                                                         MURAL
JENNY